Zuzenean

Furgoneta berri bat erosteko 40.000€ bildu nahi ditu hiru hilabetetan Zaporeak proiektuak crowfounding bitartez

Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei 1.500 otordu banatu ahal izango zaie egunero furgoneta berriari esker. Orain arte, alokairuko ibilgailu bat zuen proiektuak, baina horrek 15.000 euroko galerak eragin dizkie dagoeneko gobernuz kanpoko erakundeari. Irati Azkue Zaporeak mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu xehetasunak ezagutzeko. 

Audio_placeholder

Furgoneta berri bat erosteko 40.000€ bildu nahi ditu hiru hilabetetan Zaporeak proiektuak crowfounding bitartez

Loading player...
Zaporeaken elikagai banaketa Lesbosen. (ZAPOREAK)
Zaporeaken elikagai banaketa Lesbosen. (ZAPOREAK)

Crowfounding kanpaina bat jarri dute martxan Zaporeak proiektuko kideek, hain zuzen, Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei 1.500 otordu banatu ahal izateko. Zaporeak-eko Irati Azkuek gogorarazi digu 2019tik ari direla «Sukaldea» egitasmoaren baitan errefuxiatuei otordu duinak eskaintzeko asmotan, eta hori posible izan dela euskal herritarrei engaiamenduari eta babesari esker. «Kontua da, guk hemen lortzen dugun janari eta diru guztia nola helarazi pertsona horiei, izan ere, errefuxiatu esparru eta gune guztiak ez daude sukaldetik gertu», azaldu digu Azkuek.

Banaketa hori gaur egun furgonetako batekin egiten dutela esplikatu digu, baina alokairuan dutela eta honezkero urte guztian 15.000 euro gastatu dituztela horretan. Hori hilabetean 40.000 euro lortu nahi izatea erronka potoloa izan daitekeen arren, Azkuek dio pertsona errefuxiatuek beharra dutela. «Egunero-egunero iristen dira pertsona errefuxiatuak Europara, %60 bidean geratzen da itsasoan atzematen dituztelako edo bestela hil egiten direlako, eta iriste diren horiek pilatuta bizi dira giza eskubide guztiak bermerik gabe geratzen diren gune batean».  

«Erronka bat jarri nahi izan diogu gure buruari, euskal gizarteari eta euskal instituzio publiko zein pribatuei; alegia, gai al gara hiru hilabetean 40.000 euro lortzeko?», galdera bota du Azkuek.  

Ekarpena egiteko Gipuzkoa Solidarioa funtsa baliatuko dute Zaporeak-ekoek, hain zuzen, haiek giza larrialdietarako kontua baitute horrelako ekimenak aurrera eraman ahal izateko. Azkuek ohartarazi du kontu honetara edonolako dohaintza eginik ere, izan handi ala txiki, ondoren hobari fiskalak jasotzeko aukera izango dela.  

Han bertan, Lesbosen, hamaika GKErekin lankidetzan dihardutela esan digu Azkuek. Izan ere, «oso garrantzitsua da pertsona errefuxiatuari ematea duintasuna eta baliabidez hornitzea, azkenean euren egunerokoa egon, egon eta egon, eta itxarotea besterik ez delako». Zentzu horretan, azpimarratu du Greziako gobernuak eskaintzen dieten catering zerbitzua askotan ez dela guneetan bizi diren erdientzat ere iristen, eta banatzen dieten janaria osasungarritik gutxi du.

Oso baldintza eskasetan bizi direla gehitu du Azkuek: «Mendi magal batean bizi dira eta neguan sartu garen honetan, hura lokaztegi bat da». Egoeraren larritasuna transmititu nahi izan digu Zapoeak-eko kideak, eta are okerragora joko duela, «jendea uholdeka ari baita irlara iristen».  

Jaurlaritza Logoa