Zuzenean

Esther Saavedra: «Aurpegi aldaketaz baino haratago, sistema guztiaren aldaketa da behar dena»

Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean ELA sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuak bi hautaketa prozesu modu irregularrean zuzendu zituela salatzeko. 2017an gertatu ziren ustezko irregulartasunak, eta ELAk dioenez, Ebaluazio Batzordeko presidente gisa hartu zuen parte prozesu horietan, nahiz eta legeak espresuki debekatu. ELAko kide Esther Saavedrarekin mintzatu gara gaiaz gehiago jakiteko.

Audio_placeholder

Esther Saavedra: «Aurpegi aldaketaz baino haratago, sistema guztiaren aldaketa da behar dena»

Loading player...
Comparecencia ofrecida por ELA en Bilbo. (FOKU)
Comparecencia ofrecida por ELA en Bilbo. (FOKU)

«(Nekane Murgak) Ebaluazio batzordeko presidente gisa parte hartu zuen bi hautaketa-prozesuetan, Osasun saileko bi buruzagitza lanpostu hornitzeko, eta bere orduko kargua zela eta, legez parte hartzerik ez zuen arren, parte hartu zuen». Irregulartasuna egonik ere, bi lanpostu horietan nortzuk egon behar zuten erabaki zuela salatu du Saavedrak, eta «hautagaiek aurkeztutako lanaren gainetik, ebaluazioa berak» egin zuela.    

Legalki salaketa egiteko asmorik ote duten galdetuta, Saavedrak dio Fiskaltzaren esanetara edo Fiskaltzak ematen dituen urratsen zain daudela une honetan. «Guk esaten dugun guztiaren dokumentazioa daukagu eta Fiskaltzak ofizioz jardun dezake. Hala uste badu, bere esanetara egongo gara», azaldu digu.

Auzi honekin mahai-gainean jartzen dena sistema ustel oso bat dela azpimarratu du Saavedrak, «aurpegiak aldatzeaz gain, sistema aldatzea» eskatzen dutela: «Darpon sailburua irten zen, Murga sartu zen, baina sistema indarrean dago oraindik. Kultura horretatik datorren pertsona bat daukagu horren buru». Eurentzat inportanteena da aldarrikatzea sistema guzti horren aldaketa, aurpegi aldaketaz baino haratago.

Nolanahi ere, Saavedrak dio ez dela pertsona jakin batzuen kontua, baizik eta sistema oso bat dagoela horren atzean. «Osakidetzaren eta Osasun Saileko zuzendaritzaren parte-hartze aktiboa izan da askotan, eta beste batzuetan, nahiz eta parte-hartze aktiboa ez izan, gauzak horrela izan direla onartu dute», esplikatu du Saavedrak. Beraz, bere irudiko, Osakidetzak, Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzari dagokie sistema horrekin amaitzea.       
 

Jaurlaritza Logoa