Zuzenean

Naiz Irratia

«Junquerasen eskubide guztiak murriztuta gelditu dira»

Estatu espainiarreko administrazio eta auzitegiek Oriol Junquerasi Europako Parlamentura joatea ukatu izana baloratu du NAIZ Irratian EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaok.

Audio_placeholder

«Junquerasen eskubide guztiak murriztuta gelditu dira»

Loading player...
Comín, Puigdemont eta Torra, atzo, Europako parlamentuan, Junquerasen argazkiz inguratuta. (Frederick FLORIN/AFP)
Comín, Puigdemont eta Torra, atzo, Europako parlamentuan, Junquerasen argazkiz inguratuta. (Frederick FLORIN/AFP)

Izaskun Bilbao EAJko diputatuaren esanetan ERCko buru Oriol Junquerasek Europako Parlamentuan egon behar zuen atzo. Ez da hala izan eta ondorioz, «Europako Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera argi eta garbi gelditu da Junquerasen eskubide guztiak murriztuta gelditu direla», baieztatu du Bilbaok.

Edonola, uste du azkenean Junqueras Europako Parlamentuan ikusiko dugula. Helegiteak iragarri ditu ERCk eta EAJko eurodiputatuaren iritziz azkenean Europako auzitegiek «Junquerasen eskubideak bere tokian ipintzeko esango diete Europako instituzioei, Legebiltzarrari eta Espainiako gobernuari». Edonola, «zoritxarrez», hori ez da epe motzen gertatuko, Bilbaoren iritziz.

Europako Legebiltzarreko presidente David Sassoliren jarrerarekin kritiko mintzatu da EAJko ordezkartia. «Presidenteak azken bilkuran esan zuen Europako Auzitegi Nagusiak emandako sententzia iritsi zaiola eta han argi eta argi esaten da inmunitatea daukatela» Junquerasek, Puigdemontek eta Cominek.

Politikoki, Bilbaok azpimarratu du «beti esdan dugu arazo politiko bat dagoela eta konponbide bakarra elkarrizketa da; irtenbideak elkarrizketaren bitartez lortzea». Gaineratu du ez dela irtenbide politikorik lortuko «pentsatzen badugu botere judiziala erabili dezakegu batzuek edo besteek beren erara».

Jaurlaritza Logoa