Zuzenean

Naiz Irratia

«Europarlamentarientzat sinesgaitza da Espainiako estatuak Luxenburgoren erabakia ez betetzea»

Europako Parlamentuko osoko bilkuran atzo hartu behar zuen bere akta Oriol Junquerasek, Europako Auzitegi Nagusiak hala ebatzi ostean. Estatu espainiarreko administrazio eta auzitegiek, ordea, ukatu egin diote Junquerasi Estrasburgora joatea. EH Bilduko eurodiputatu Pernando Barrenarekin aeritu gara gaiaz.

Audio_placeholder

«Europarlamentarientzat sinesgaitza da Espainiako estatuak Luxenburgoren erabakia ez betetzea»

Loading player...
Comín eta Puigdemont, Junquerasen argazki batekin, Europako Parlamentuan. (Carles Puigdemont Twitter)
Comín eta Puigdemont, Junquerasen argazki batekin, Europako Parlamentuan. (Carles Puigdemont Twitter)

Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuarentzat «gazi-gozoa» izan zen atzoko eguna. Gozoa, Carles Puigdemont eta Toni Comin Europako Parlamentuko osoko bilkuran egon zirelako, gazia, berriz, Junqueras, EH Bildu barne hartzen duen Orain Errepublikak zerrendako burua, ez zelako bertan izan. Egoera honek, «samindu eta arduratu egiten gaitu», esan du Barrenak. Oro har, «erabateko bidegabekeria» dela salatu du Europako Justizia Auzitegiak Junqueras eskubide osoko eurodiputatu dela erabaki eta Estatu espainiarreko organo administratibo batek, Hauteskunde Batzorde Zentralak, ERCko buruari Europako Parlamentura joatea ukatu izana.

Parlamentuko presidente David Sassoliren jarreraz, Barrenak dio «bere burua arriskuan» ikusi duela. Azaldu digu gabonen aurretik, Parlamentuko osoko bilkuran Sassiolik esan zuela Junqueras, Puigdemont eta Comin bezala, eskubide osoko parlamentaria dela eta kargua hartuko zela atzo hasi zen bilkuran. «Atzera egin du», ordea, Barrenaren esanetan, Espainiako delegazio nagusiek, Ciudadanos, PP eta PSOEk, «izugarrizko presioak egin dizkiotelako Junquerasen eskubideak errotik mozteko eta azkenean amore eman du presidente izaten jarraitzeko babesak arriskuan ikusi dituelako».

Bitartean ERCk neurri eta ekimen ezberdinak iragarri ditu Junquerasek bere eskubideak berreskuratu ditzan. EH Bilduko eurodiputatuak ez du zalantzarik, «instantzia juridiko europarrek azkenean ontzat emango dute Luxenburgoko auzitegiak hartutako erabakia eta azkenean Junqueras eurodiputatu izango da baina auskalo noiz gerta daitekeen hori, urte betera, edo bira, kaltea egina dagoenean etorri daiteke aldeko erabaki bat».

Guztiaren gainetik Barrenak ideia bat nabarmendu du: «Zurrunbilo juridiko guztiaren gainetik gelditzen ari dena da Luxenburgoko Justizia Tribunalak emandako erabaki bat ez dela betetzen ari Espainiako estautua eta hori, orokorrean, ideologiak aparte utzita, europarlamentarientzat sinestezina da».

Jaurlaritza Logoa