Zuzenean

Naiz Irratia

Karlos Murua (Eguzki Taldea): «Ibaian dauden oztopoak kentzea onuragarria da, eta kasu honetan gehiago; Ereñozuko ibaia ingurumena 2000 planaren barruan dagoelako»

Konfederazio hidrografikoak Ereñozuko zentralari ustiapen kontsezioa kendu dio, eta orain presa botatzeko agindu dio Udalari. Karlos Murua, Eguzki Taldeko kidea Informazioaren Haria saioan izan da, eta konfederazio hidrografikoak hartutako erabakia egokia dela adierazi du.

Audio_placeholder

Karlos Murua (Eguzki Taldea): «Ibaian dauden oztopoak kentzea onuragarria da, eta kasu honetan gehiago; Ereñozuko ibaia ingurumena 2000 planaren barruan dagoelako»

Loading player...

Ereñozuko presari ibaia ustiatzeko aukera kendu dio konfederazio hidrografikoak. Zentrala geldirik egon da hiru urtean, eta erabaki honi esker, pixkanaka desagertu egingo da bere lekutik. Eguzki eta Rios con Vida taldeentzat oztopoa da presa, eta horregatik, adierazi dute ibaian dauden oztopoak kentzea onuragarria dela. Karlos Murua, Eguzki Taldeko kidea Informazioaren Haria saioan izan da, eta konfederazio hidrografikoak hartutako erabakia egokia dela adierazi du.

Ereñozuko ibaia Ingurumena 2000 planaren barruan dago, eta horregatik da garrantzitsua zentralari ustiapen kontsezioa kentzea. Adituek egindako txostenek adierazi dute presa hori funtzionamenduan egon den bitartean neurri batzuk behintzat ez dituela bete. «Kaudal ekologikoa ez da bermatu, eta arrainek ibaia igotzeko erabiltzen duten eskalak ere ez du ondo funtzionatu» Horiek Muruaren hitzak. Gaineratu du udalei luzatutako txostenak ez direla edozeinek egindakoak, adituek egindakoak baizik. Orain kontsezioa kentzeaz gain, zentralaren eraikina eta presa botatzeko prozesua jarriko dira abian. Ereñozu Hernani den arren, zentralaren eskuduntza Errenteria-Oreretako udalari dagokio, eta horregatik udal honen esku geratuko da proiektuaren kudeaketa.

Orokorrean, Euskal Herriko ibaien egoera hobera egiten ari dela azaldu du Muruak. Oraindik oztopo asko geratzen dira Euskal ibaietan, baina erakundeak hasi dira oztopo horiei irtenbidea ematen. Karlos Muruak gaineratu du, administrazioak laguntza ekonomikoak ematen ari direla, eta oraingoz behintzat jarrera positiboa erakusten ari direla.

Jaurlaritza Logoa