OEE: «Gaur egun onartu egiten da jende bat hiltzen uztea, nor denaren arabera»

Caminando fronteras erakundeak 'Vida en la necrofrontera' txostena aurkeztu du, eta errefuxiatuek edo bideetan behartuta dauden pertsonen bizipenak biltzen ditu txostenak. Bertan jasotazkoaz aritu gara Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidearekin.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/01/10
Aitamari
Migranteak lur hartzeko zain. (NAIZ)

Bilbon aurkeztu zuten atzo Helena Malenok osatu duen 'Vida en la necrofrontera' txostena. Aurkezpenean izan zen Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea ere eta NAIZ Irratian txosten honen ingurukoak aztertu ditugu berarekin.

Uneotan, Europako estatu batzuk erabiltzen ari diren migrazio politiken ondorioz, pertsona horiei eskubide guztiak urratzen zaizkiela azaldu du, eta hauen bizitzak ez direla aintzat hartzen. Pertsona hauek askotan euren herria atzean utzi eta behartuta alde egin behar izaten dutela. Etorkizun hobe baten bila abiatzen dira, baina mugara iristen direnean europako herrialdeek lagundu beharrean bizkarra ematen diela salatu du Ana Elena Altunak.

Gainera, jasan behar izaten duten biolentzia ez da militarra bakarrik, bere esanetan, medio guztiak erabiltzen dira horretarako, baita mediatikoak ere. «Necrofrontera» hauek horrela mantentzearen erruaren zati handi bat informazio iturriena da Altunaren esanetan, «enpatia horma bat daukagu aurrean, eta guk ere, gure egunerokoan, pertsona batzuk pertsona izango ez bailiran ikusten ditugu».

Meditarraneoan hiltzen diren pertsonei ere keinu bat egin nahi izan die Altunak, «gaur egun onartu egiten da jende bat hiltzen uztea, nor denaren arabera». 'Vida en la Necrofrontera' txostena interneten edonorentzat eskuragarri dago, PDF formatuan.

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia