Zuzenean

Naiz Irratia

LAB: «Pentsioen erreformarekin denek galduko dugu, langile guztiek»

Macronen gobernuak pentsio sistema publikoa erreformatzeko osatu duen egitasmoaren aurkako mobilizazio egun berria dute gaur Ipar Euskal Herrian. LAB sindikatuko Eñaut Aramendirekin aritu gara gaiaz.

Audio_placeholder

LAB: «Pentsioen erreformarekin denek galduko dugu, langile guztiek»

Loading player...
Sektore anitzetako langileak batu dira Baionan pentsioen erreformaren kontra. Bob EDME
Sektore anitzetako langileak batu dira Baionan pentsioen erreformaren kontra. Bob EDME

Frantziako gobernuaren pentsioen erreformaren aurkako jarrera zinez zabala da jendartean eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan argia da arrazoia: “Erreforma honekin denek galduko dugu, langile guztiok galduko dugu». Erreforma pentsio eta lan baldintzen aurkako dela dio eta Parisen asmoan aurrean aukera bakarra “borroka” dela.

Macronen gobernuak erreforma hau mahai gaineratzeko une hau zergatik hautatu duen galdetuta, Aramendik zehaztu du pentsio publikoak erasotzeko erabakia ez dela oraingoa. “Ez dute orain erabaki, duela 20 edo 25 urte baizik”. Erreformak zein logikari erantzuten dion galdetuta, berriz, LAB sindikatuko ordezkariak argi du: «Kapitalak eta gobernuak estrategia bat dute gure lan baldintzak eta pentsioak okertzeko».

Eskubide murrizketak nahiz prekarietatea hizpide hartuta, Euskal Herri osoari begira jarri da LAB sindikatuko ordezkaria eta UrtarRilaren 30eko greba orokorra ekarri du gogora. “1080 euro baino gutxiagorekin inor ezin da ondo bizi. Bizi duinerako lan duina eta pentsio duinak behar dira».

Estatu frantziarrean nagusi den CFDT sindikatua ez dago pentsioen erreformaren aurka bete-betean, soilik marra gorri bat du, erretiro adina ez dadila 64 urtera atzeratu. Aramendik gogoratu du sindikatu hau ez dagoela kalean, soilik egun bakar batean mobilizatu dela eta prest dagoela gainera gobernuarekin akordioa lortzeko.

Gazteria hizpide amaitu dugu solasaldia Aramendirekin. “16 urteko semea dut. Gazteak 25-27 urterekin sartzen dira lan munduan eta pentsio bat izateko 43 urte eskatuz 68-70 urterarte lan egitera kondenatu nahi dituzte. Ez dut hau nahi nire semearentzat, ez inorentzat”.

Jaurlaritza Logoa