Zuzenean

Naiz Irratia

«Presoen egoeran inmobilismo garai luzeetatik atera gara»

Pedro Sanchez buru, Espainiako gobernuak azken urte eta erdian espetxe politikan hartu dituen erabakiak baloratu ditu gurean Foro Sozial Iraunkorreko Agus Hernanek.

Audio_placeholder

«Presoen egoeran inmobilismo garai luzeetatik atera gara»

Loading player...
Zaballako espetxea (Juanan RUIZ I FOKU)
Zaballako espetxea (Juanan RUIZ I FOKU)

Estatu espainiarrean gobernu berria osatzeko fasean, Sanchezen gobernuak, urte eta erdian, espetxe politikan hartu dituen erabakien balorazioa plazaratu du Foro Sozial Iraunkorrak asteburu honetan. Aurrerapen «lotsati» batzuk, lehen gradua ezabatzea kasu; trabatzeak, urrunketa mantentzea tartean; eta atzerapausuak aipatu ditu.

Euskal presoek bizi duten egoeran, Hernanek nabarmendu du aurrerapusuak egon, egon direla, «batez ere inmobilismo garai luzeetatik atera gara eta zenbait arlotan urratsak eman dira». Hainbat preso lehen gradutik bigarren gradura igaro izana jarri du adibide gisa. Hurbilketak, berriz, 25 izan dira. Ez Euskal Herriko kartzeletara, 250 kilometrotara dauden lau espetxeetara baizik.

Gradu aldaketak funtsezkoak dira Hernanen esanetan. Hasi dira hainbat preso lehen gradutik bigarrenera pasatzen baina «bigarren eta hirugarren graduen arteko eboluzioan dago korapilo garrantzitsuena».

Foro Sozial Iraunkorrak presoak Zaballara ekar ditzatele defendatzen du, baina Hernanen esanetan, «askoz hobeto daude Logroñon Algecirasen baino, batez ere senideei begira».

Edonola, oraindik «salbuespen egoera batean gaude», baieztatu du Foro Sozialeko ordezkariak. «Preso gehienak lehen graduan daude eta 800 kilometrotara dauden espetxeetan». Halaber, hainbat kasutan presoek isolamenduan jarraitzen dutela deitoratu du eta emakumeen kasuan, asko bakarrik daudela espetxeetan.

Beraz, Foro Sozialak uste du «aurrerapenak« izan direla baina «oso mantso» eta horrek «fustrazio inportante bat sortu du presoen senide eta lagunen artean».

Politikoki, badira elementu positiboak Hernanen esanetan. «Gaur egun Euskal Herrian dagoen adostasun sozial, instituzional, politiko eta sindikala askoz sendoagoa da». Madrili begiratuta, «aurreikusten da gobernu berri bat PSOE eta Podemosen artekoa, lau urteko perspektibarekin» eta «Kongresuan gehiengo bat dago gai honi buruzko urrats ematearen aldekoa», dio Hernanek.

Jaurlaritza Logoa