Zuzenean

naiz irratia

«Oraindik ere iraintzen, jotzen eta mespretxatzen gaituzte»

Iruñeko Harrotu LGTBI+ guneko sexu eta aniztasunaren arretarako zerbitzua desegingo dela iragarri dute gaur goizean LGTBI+ kolektiboek. Desegite horren inguruan aritu dira horiek gaur eguerdian.

Audio_placeholder

«Oraindik ere iraintzen, jotzen eta mespretxatzen gaituzte»

Loading player...
Gaur egin dute agerraldia LGTBI+ kolektiboek
Gaur egin dute agerraldia LGTBI+ kolektiboek

Iruñeko Harrotu LGTBI+ guneko sexu eta aniztasunaren arretarako zerbitzua desegingo da. Ander Iribarren Kattalinguneko lankidea da. Haren arabera, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak, aholkularitza sexologiko eta juridikoa kendu nahi dute Harrotu zerbitzutik: «Nafarroako Gobernutik eta Iruñeko Udaletik diote bi zerbitzuak bikoizturik daudela. Gobernuaren ideia da aholkularitza zerbitzua Harrotutik kentzea eta Nafarroako Gobernuko zerbitzura, hau da, Kattalingunera pasatzea». Sexu eta aniztasunaren arretarako zerbitzuak baliabide pertsonal eta ekonomikoak galduko dituela nabarmendu du Iribarrenek, «zerbitzuaren desegiteak susposatzen du hiru lankide kalera doazela eta Nafarroako Gobernuak ez duela baliabide pertsonal edo ekonomikorik bere gain hartuko, lan karga hori orekatzeko».


Pasa den astean izan zuten LGTBI+ kolektiboek zerbitzu horren desegitearen berri, eta Kattalinguneko lankideak dio ez zutela murrizketa hori espero, «Iruñeko zerbitzu hau estatu mailako lehenengoa izan zen eta lau urte hauetan kolektiboek ez dugu Nafarroako Gobernuak aipatzen duen bikoiztasun horren berri izan».

Ander Iribarrenek uste du berehala kenduko dutela sexu eta aniztasun arretarako zerbitzua Harrotutik, baina itxaropentsu mantentzen da: «Politikariek dute azken hitza eta desegite horren aurkako borrokan ibiliko gara». Harrotuko sexu eta aniztasun arretarako zerbitzua ez desegitea eta Kattalingunek baliabide ekonomiko eta pertsonal gehiago izatea da Iruñeko LGTBI+ kolektiboek gaur egin duten aldarrikapena: «Ez badugu hori lortzen kolektiboek aurrerapausoak emango dituzte desegite horren aurka», aipatzen du Iribarrik.

Desegite honekin batera, bestalde, Iruñea eta Nafarroa osoko sexu eta aniztasun arretarako zerbitzuak kaltetuko direla nabarmendu du Iribarrenek, «Iruñeak hartuko du pisu guztia eta gainerako hiri eta herriak alde batera utziko dira». Izan ere, Kattalinguneko lankidearen arabera zerbitzu hau beharrezkoa izaten jarraitzen du: «Armairu, beldur eta kezka asko daude oraindik eta errealitate anitz hauek azaldu, ulertu eta zaindu behar dira».


Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira aritu da baita ere Kattalinguneko lankidea. Orokorrean aurrerapausoak eman diren arren, Iribarrenen ustez oraindik ere lan asko dago egiteko LGTBI+ pertsonen eskubideen alde: «Oraindik ere iraintzen, jotzen eta mespretxatzen gaituzte LGTBI+ izateagatik edo biziera heteropatriarkal honetan ez sartzeagatik». Sexu eta aniztasun arretarako zerbitzuaren desegitearen harira, Iribarrenek gehitu du kolektibo eta zerbitzu publiko eta profesional bezala borrokan jarraitzea beharrezkoa dela.

Jaurlaritza Logoa