Zuzenean

Naiz Irratia

Haurreskolak «doakoak eta unibertsalak» izatea eskatu du ELAk

Azken urteetan Haurreskolak Partzuergoan matrikulazioak behera egin duela eta kezkatuta agertu da ELA sindikatua. Honen esanetan, familia askorentzat kuota oso altuak dira. Hori konpontzeko asmoz, Haurreskolak unibertsalak eta doakoak izatea eskatu du Alain Garciak, ELAko kideak.

Audio_placeholder

Haurreskolak «doakoak eta unibertsalak» izatea eskatu du ELAk

Loading player...
Haurreskolan Partzuergoaren balorazioa eta egoera iraultzeko proposamena egin du ELAk
Haurreskolan Partzuergoaren balorazioa eta egoera iraultzeko proposamena egin du ELAk

ELAk Haurreskola Partzuergoaren egungo azterketa egin eta etorkizunera begirako neurriak proposatu ditu txosten baten bidez. Alain Garciak esan duenez, matrikulazioa behera doa eta horri aterabidea emateko modu ziurrena doakoa izatea da.

Bestalde, 2019-2020 ikasturtean 2014ean baino 52 kontratazio gutxiago egin dira. Egin duten azterketak dioenez, plantila osoaren %40 baino gehiagok behin-behineko kontratua dute. ELAren ustez, posiblea da 0-2 adin tarteko hezkuntzaren etorkizuna zein lanpostuak ziurtatzea borondate politikorik baldin badago eta haurreskoletara behar adina inbertsio bideratuz gero.

Hezkuntza sailarekin eta partzuergoko partaideekin gerturaketarik ez dute izan; horregatik, mobilizazio dinamika berri bat egon daitekeela aurki adierazi du.

Jaurlaritza Logoa