Zuzenean

NAIZ IRRATIA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, NAIZ Irratian

16.30ean hasita zuzenean eskainiko du NAIZ Irratiak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Finalaren aurkezpenean, honi begira dituzten espektatiben berri eman dute finalistek. 

Audio_placeholder

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, NAIZ Irratian

Loading player...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistak. (Jon URBE / FOKU)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistak. (Jon URBE / FOKU)

Iritsi da finalaren unea. Zortzi bertsolari lehiatuko dira larunbatean Gipuzkoako txapela lortzeko. Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran. 

NAIZ Irratian 16.30ean hasita jarraitu ahalko da zuzenean finala, Oihane Enbeitak gidatutako saioan eta Ander Lizarralderen parte hartzearekin. FMz irratiaren frekuentzietan (Bilbo 92.2 · Gasteiz 91.5 · Donostia 93.8 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6) eta sarean ere bai (NAIZ Irratia - ZUZENEAN)

Finalaren aurkezpen agerraldia egin du aste honetan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Bertan, finalaren xheetasunak eskaintzeaz gain, bertsolariek erronkari zer aldarterekin egingo dioten aurre azaldu dute. Txapelketan izan dituzten sentsazioak eta finalera begirako espektatibak (audioan entzungai).

Finaleko lanak

Finalaren lehen zatian 15na bertso puntuagarri abestuko dituzte bertsolariek. Binaka ekingo diote lanei, zortziko handian lehenbizi eta txikian ondoren. Bakarka lehen puntua emanda ardungo dute jarraian eta hamarreko txikian ondoren, binaka. Azken lana bakarkako lana izango da, gaia emanda hiruna bertso botatzeko. 

Lehen zati horretan puntuazio altuena lortzen duten bi bertsolariak bigarren atalera igaroko dira eta beste 10na bertso abestu beharko dituzte. Sei puntuko motzean lehenbizi, binaka, eta puntutan gero. Azken lana kartzelakoa izango dute buruz burukora igarotako bi bertsolariek. 

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela irabazleari.

 

Jaurlaritza Logoa