Zuzenean

Naiz Irratia

Iratxe Azkue [LAB Bizkaia Metala]: «Sektorearentzat ez ezik, herri osoarentzat da onuragarria akordioa»

Bizkaiko Metalgintzan lortutako aurreakordioarekin «gustura» mintzatu da LABeko Iratxe Azkue. UGT eta CCOOrekin batera atzo sinatu zuten patronalarekin zirriborroa. Gaur eguerdian delegatuak bildu ditu LABek eta aurreakordioa babestu dute. ELAk momentuz ez du bat egin, baina berau aztertu eta eman beharreko hurrengo urratsak erabakiko ditu datozen egunetan.

Audio_placeholder

Iratxe Azkue [LAB Bizkaia Metala]: «Sektorearentzat ez ezik, herri osoarentzat da onuragarria akordioa»

Loading player...
Movilización del Metal el viernes en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)
Movilización del Metal el viernes en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Greba egun asko eta bilera etengabeak behar izan dira Bizkaiko metalgintzarako hitzarmen «duin» bat lortzeko. Baina zer gertatu da aste hasieran ezinezkoa zirudiena atzo gauzatzeko? Bada, LABeko Iratxe Azkueren esanetan, greba ziklo berri bat hastear zegoela: «enpresaz enpresa lan itzela egin da greba berrartzeko eta patronalak ikusi duenean sektorea guztiz geratuko zela, mugitu beste aukerarik ez du izan». «Mobilizazioa, antolakunta eta aktibazioa» gakotzat jo ditu LABeko ordezkariak.

Bizkaiko metalgintzak 50 mila langile inguru ditu, Euskal Herriko sektorerik handiena da eta akordioa herriarentzat «oso onuragarria» delakoan dago LAB sindikatua. «Gustura gaude akordioarekin, historikoa dela uste dugu bai edukiengatik, bai egindako borrokagatik. Eredugarria izan da, herri borroka bilakatu da».

Aurreakordioa berresten bada, soldatetan igoerak, lan osasunean urrats berriak, emakumeen diskriminazioari aurre egiteko neurriak, mantenuko langile guztientzat subrogazioa, malgutasuna eta behin-behinekotasuna elkarlotzea eta estatalizazioari aurre egitea lortuko da. 

 

Jaurlaritza Logoa