Amaia Ereñaga
Ertzetakoak-erenaga-bai-bai-txikia
Yolanda Betbeze, Miss Amerika «akabatu zuen» euskal jatorriko emakumea

'The basque spitfire' (euskal sumendia) ezizenez ezagutu zuten 1951an Miss Amerika saria irabazi zuen euskal jatorriko emakume hau. 

Loading player...
2019/11/26

Aste honetako izen propioa Yolanda Betbezerena da. 50. hamarkadan klitxe sexisten kontra oldartu zen lehen Miss Amerika izan zen. Arraza-segregazioaren aurkako piketeetan parte hartu zuen goi mailako neska zuria. Aljeria post-kolonialak Ameriketako Estatu Batuetan izan zuen lehen enbaxadorearen bikotea... eta euskal jatorrikoa. 

Ederra zen, jantzia, errebelde eta karakter handikoa. Alabamako euskal jatorriko famili batean hazi zen eta bere euskaltasuna erreibindikatu zuen etengabe. Berari buruzko erreferentzia bibliografikoetan, esaterako Smithsonian institutoak egiten dionean, 'The Basque spitfire' (sumendi euskalduna) deitu zuten.

Bestelako goitizen edo deskribapenak ere jaso izan ditu, «Miss Amerika akabatu zuen emakumea» deitu zion World Heritage Encyclopedyk, adibidez. 

1928ko azaroan jaio zen Alabaman. Bere estatuko miss lehiaketa irabazi ostean Miss Amerika izendatu zuten 1951n, ile-horien garaia bukatu zen beltzaran euskaldun harekin, «ni opera kantaria naiz, ez naiz 'pin up' bat», esan zuen. Behin jantzi zuen bainujantzia argazki sesio baterako, ez berriro, «eskopeta bat buruan jarriko baninduten ere ez nuke berriz jarriko». 

Bere bizitzaren ingurukoek Nina Simoneren kantuetara eraman gaitu, Aljeriara ere bai Cheika Rimittiren doinuekin. 

Bere ezagutzak, kulturak, hizkerak eta errebeldiak oso ezagun egin zuen Beltbeze. 2016an hil zen 87 urterekin.  

LOTURAK

FM Bilbo 92.2 · Gasteiz 91.5 · Donostia 93.8 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia