Behar bereziak dituztenen ikusgarritasunerako, dokumentala eta dokuweba egin du Bizipozak

Behar bereziak dituzten pertsonen eta euren senideen egoera jendarteratzeko egin ditu Bizipozak dokumentala eta dokuweba. Dokumentalak, Bizipoza osatzen dutenen egunerokoaz jabetzeko aukera ematen digu; dokuwebak, berriz, elkarte bakoitzaren errealitatea gerturatzen gaitu, mikrodokumentalekin.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/26
1123_elkartea1
gaur8_1123_bizipoza1

Bizipoza elkartea 35 elkartek osatzen dute. Bakoitzak du bere errealitate propioa, baina denak nahi eta helburu berdinen bueltan elkartzen dira. Ikusgarritasuna lortu eta euren eskubideak jendarteari aldarrikatzeko ikus-entzunezko euskarriak sortu dituzte. Bizipoza.eus webgunean 'Gure Bizipoza, guztiona' dokumentala dago ikusgai, eta elkarte bakoitzaren dokuweba, bizpahiru minutuko mikrodokumentalak.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan ari dira proiektuak aurkezten. Amagoia Mujika lankideak lagundu digu Bizipozaren erraietara bidaiatzen, Leire Elizegik elkartearen zimenduez aritu da eta Anabel Arraizak ikus-entzunezkoen berri eman digu.

Denok batuta bozgorailu handiagoa egiten dutela jakitun dira eta egiten duten guztia plazaratzeko oso baliagarria zaie bai dokumentala eta bai dokuweba. Era «positibotik» kontatu dute, gizartearen parte den errealitate bat azaltzeko helburuarekin. «Oztopo ugari dituzten elkarteak dira, baina beharrak ez ezik, eskubideak dituzte». Urratuak dituzten eskubideak gainditu eta gizarte inklusiboaren defentsa dago oinarrian. Zerbait onartzeko, lehendabizi ezagutu egin behar da.

FM Bilbo 92.2 · Gasteiz 91.5 · Donostia 93.8 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia