Zuzenean

Naiz Irratia

«Merezi ez dituzten dominak jartzen dituzte politikariek»

Dena esanda dagoela salatzeko manifestaziora deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzearekin batera, erakundeen 'zuriketa morea' ere salatuko dute. Angela Epalza, Indarkeria Sexistaren Kontrako Nafarroako Plataformako kideak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

«Merezi ez dituzten dominak jartzen dituzte politikariek»

Loading player...
Iruñea. Martxoaren 8. Greba feminista. (Jagoba Manterola / Foku) )
Iruñea. Martxoaren 8. Greba feminista. (Jagoba Manterola / Foku) )

'Dena esanda dago' lelopean deitu du mobilizazioetara Euskal Herriko Mugimendu Feministak, indarkeria sexistarik gabeko bizitzak aldarrikatzeko. Angela Epalza, Indarkeria Sexistaren Kontrako Nafarroako Plataformako kideak azaldu digu «izugarria» iruditzen zaiela beste behin ere indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzera kalera atera behar izatea.: «Leloarekin hori argitu nahi genuen: asko dugula esateko, baina askotan esan dugula eta ozen esan dugula, eta beraz dena esana dagoela».

Erakundeen aldetik egiten den 'zuriketa morea' salatzera ere aterako dira kalera, Epalzak salatu duenez: «Hori da bereziki aurten salatu nahi duguna: nahikoa dela promesa faltsuak egiteaz eta benetan ekiteko momentua heldu dela; horrelako egunetan diskurtso politez edo politikoki zuzenak diren diskurtsoez ahoa betetzen zaiela zenbait politikariri edo isiltasun minutuetara korrika ateratzen direla; feministagoa nor den erakusteko erabiltzen dute indarkeria arma politiko gisa eta merezi ez dituzten dominak jartzen dituztela. Uste dugu momentua dela horrekin bukatzeko eta benetan behar diren neurriak jartzeko».

Hala, azaroaren 25ean bai, baina urte osoan zehar indarkeria matxistaren kontrako jarrera aktiboa izateko deia egin du Epalzak: «Uste dut jendarte guztiari dei egiten zaiola manifestazioetan eta mobilizazioetan parte hartzeko. Garrantzitsua iruditzen zait baita ere bakoitzak bere espazioa izango duela argi uztea eta, noski, manifestazioetan eta aldarrikapenetan parte hartzea bai, baina azkenean hemen egunero dugu lana egiteko, beraz egun seinalatuetan egon behar dugu, baina, egunerokoan ere, bakoitzak bere buruari eta bere pribilegioei begiratu eta horiek iraultzeko unea ere badela uste dugu».

Jaurlaritza Logoa