Zuzenean

Naiz Irratia

Indarkeria matxista: dena esanda dago

[Erreportajea] Ipar Euskal Herriko aldarrikapenak, justizia sistema, hezkuntza eta autodefentsa feminista. Indarkeria matxistari zenbait ertzetatik emandako erantzunak jaso ditugu Naiz irratian.

Audio_placeholder

Indarkeria matxista: dena esanda dago

Loading player...
Iruñea. Martxoaren 8. Greba feminista. (Jagoba Manterola / Foku) )
Iruñea. Martxoaren 8. Greba feminista. (Jagoba Manterola / Foku) )

Emakumeen kontrako indarkeria munduko txoko guztietan gauzatzen bada ere, tokian-tokian, sentsibilizazio mailaren arabera eta mugimendu feministak jarri dituen mugarrien arabera, indarkeria matxistari ematen zaion erantzuna ezberdina da batean eta bestean. Naiz irratian,  indarkeria matxistari zenbait ertzetatik emandako erantzunak jaso ditugu: Ipar Euskal Herriko aldarrikapenak, justizia sistema, hezkuntza eta autodefentsa feminista.

Amaia Fontang Ipar Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako kideak azaldu digu indarkeria sexista arautuko duen lege koadro bat aldarrikatzen dutela, indarkeria matxistaren alorrean, Frantziako estatuan «atzerapen handia» dutelako: «Bortizkeria matxista guztiak integratuko dituen lege bat. Erran nahi baita, gaur egun, baldin badira jazarpen moral eta fisikoko indarkeriak, ez dira beste motetako indarkeriak sartuak. Beraz, definizio bat, zer den bortizkeria sexista. Neurri konkretuak ere bai».

Justizia sistemari dagokionez, Mariluz Estebanek eta Joana Etxanok Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan egindako hitz-hartzea ekarri dugu gurera: indarkeriaren definizio zabala ulertuz pentsatu behar da justizia sistema feminista, diotenez. Horrez gain, «espetxe sistema bera zalantzan jartzea ezinbestekoa da», biktimak erdigunean jarri eta aitortza, erreparazio eta ez errepikatzeko bermeak eskainiko dituen justizia sistema bat eraikitzeko.

Gizartearen adostasuna oso zabala da, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat eraikitzerako orduan, hezkuntzak duen garrantzia azpimarratzerakoan. Nafarroan izan da hezkidetzan sakontzeko hezkuntza programa bat, harrabotsa sortu duena, indarkeria matxistaren kontra ikasleak kontzientziatzeagatik ofentsiba kontserbadoreak, matxistak, katolikoak... epaitegietara eraman duena: Skolae programaz Idoia Arraiza egileetako batek esateko duena ekarri dugu gurera.

Indarkeria sexistarik gabeko bizitzak eta berdintasunean oinarritutako gizartea eraiki bitartean, eguneroko ogia indarkeria matxista denez, autodefentsa feminista aldarrikatzen du Mugimendu Feministak. Iruñeko Farrukas taldearen ahotsa ekarri dugu: «Erasotzen gaituzte eta gu ez gara geldirik egongo. Guk, autodefentsa feminista».

Jaurlaritza Logoa