Zuzenean

Naiz Irratia

«Emakume nagusien aurkako indarkeria oso gordina da»

Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma kalera irten da Donostian eta Bilbon azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egingo diren ekimenen sarrera gisa. Ana Mezok «emakume nagusien aurkako genero indarkeriaz» hitz egin digu.

Audio_placeholder

«Emakume nagusien aurkako indarkeria oso gordina da»

Loading player...
Indarkeria matxistaren aurkako ekintza, Eibarren (Juanan RUIZ | FOKU)
Indarkeria matxistaren aurkako ekintza, Eibarren (Juanan RUIZ | FOKU)

Astelehenean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako nazioarteko eguna izango da. Astelehena izaki pentsiodunek mobilizazioak egingo dituzte hiri eta herrietan, pentsio duinak exijituz. Ondorioz, Oneka Euskal Emakume Pentsiodunen plataforma gaur irten da kalera Donostian eta Bilbon emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean bere aldarrikapenak zabaltzera.

Ana Mezo Onekako ordezkariak azaldu digu «emakume nagusien aurkako genero indarkeriaren gainean» hausnarketa zabalik dutela plataforman. Azaldu du «65 urtetik gorako emakumeen aurkako indarkeria identifikatzen» ari direla eta «oso errealitate gordina» dela baieztatu du. «Indarkeria mota askotakoa da, izan daiteke irainak jasotzea, bakardadea, indarkeria ekonomikoa, fisikoa -duda barik- eta psikikoa».

Mezok azaldu duenez, semeek euren amen aurka darabilten indarkeria ere ari dira ikusten. «Orain identifikatzen ari garena da zoritxarrez semeak etxera berriro bueltatzen direnean, banatu direlako edo delakoagatik, eta batez ere ama alarguna denean, indarkeria kasuak daudela».

Jaurlaritza Logoa