Zuzenean

Naiz Irratia

'Egin'-etik GARAra, 15.000 azaletatik, 500 onenak liburu batean

GARAren expolioari aurre egiteko, kazetaritza ardatz, liburu berria kaleratu du egunkariak. 'Egin', 'Euskadi Información' eta GARA egunkarien 500 azal biltzen ditu '500 azal/portadas. 1977-2019. Egin-Euskadi Información-Gara' liburuak. Asteburuan salduko da liburua Euskal Herriko kioskoetan. Fermin Munarriz editoreak bizi ibiltzeko gomendatu du, lanak interesa piztu duela baieztatu ostean.

Audio_placeholder

'Egin'-etik GARAra, 15.000 azaletatik, 500 onenak liburu batean

Loading player...

«Zaila» baina aldi berean «entretenigarria» izan da 'EGIN', 'Euskadi Información' eta GARA egunkarien 15.000 pasa azaletatik 500 aukeratzea, Fermin Munarriz liburuaren editorearen esanetan. Gai ezberdinak dira azal horietan protagonistak, aniztasuna bermatzen saiatu direla azaldu digu Munarrizek. Hala, Euskal Herriko gatazkak lekua du, noski, baina baita mugimendu sozialek, kirolak edota nazioarteak.

Argazkiak ageri dira, noski, azal guztietan, eta liburuko orri bakoitzak azal bat hartzen duenez, tamainak aukera ematen du bigarren mailako albisteak ere irakurtzeko.

Asteburuan salduko da libruua, Euskal Herriko kioskoetan 25 euroren truke eta dagoeneko eskuragai dago NAIZ Dendan.

Jaurlaritza Logoa