Zuzenean

Naiz Irratia

«Dispertsioak erail dituen 16 senide eta lagunen aitortza instituzionala ezinbestekoa da»

‘Gutun mezulariak’ izenburupean ekitaldia egingo du Etxeratek, larunbat honetan, Gernikan. Urtzi Errazkin bozeramailearen hitzetan «dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza eta salbuespenezko politikari amaiera emateko premia» izango dira aldarri nagusiak.

Audio_placeholder

«Dispertsioak erail dituen 16 senide eta lagunen aitortza instituzionala ezinbestekoa da»

Loading player...
Urtzi Errazkin eta Patricia Perales, Gernikako ekitaldiaren aurkezpenean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Urtzi Errazkin eta Patricia Perales, Gernikako ekitaldiaren aurkezpenean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Etxerat elkartearentzat premiazkoa da dispertsioak azken urteetan eragin dituen 16 biktimen aitortza instituzionala egitea bi arrazoiengatik. Batetik, bakean eta elkarbizitzan «ikaragarrizko» pausua eragingo lukeelako eta bestetik, gaur egun oraindik «senide eta lagunak kondenatzen dituen dispertsio politika madarikatu honen amaiera lehen bait lehen etor dadin ere pausu inportantea» litzatekeelako.

Gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean ‘Gutun mezulariak’ eta tartean Ane Artetxe arpa jotzaileak musika pieza bat jo du. Larunbatekoa, hain justu, hitza eta musika uztartuko dituen ekitaldia izango dela aurreratu du Errazkinek.

Jaurlaritza Logoa