Zuzenean

Naiz Irratia

Boliviako «estatu kolpea» salatu dute 31 euskal eragilek

Bolivian gertatu dena «estatu kolpea» dela uste dute salaketa egitera deitu duten euskal eragileek. Indigenen kontrako errepresioa gelditu eta Evo Morales babestu dute. Herritarrei kalera ateratzeko deia egin eta boliviarren burujabetza errespetatzeko eskatu dute.

Audio_placeholder

Boliviako «estatu kolpea» salatu dute 31 euskal eragilek

Loading player...
Manifestantes en la marcha de La Paz. (Aizar RALDES/AFP)
Manifestantes en la marcha de La Paz. (Aizar RALDES/AFP)

'Euskal Herriak Boliviako estatu kolpeari ez!' lemapean elkarretaratzeak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 31 eragilek adostutako mobilizazio eta adierazpenean, «Evo Moralesek hauteskundeak irabazi ondoren lortutako zilegitasun demokratikoa» berretsi dute. Sinatzaileen artean LAB sindikatua dago eta Koldo Saenz nazioarteko kideak aldarrien berri eman digu.

Boliviako gertakariak 2006tik martxan dagoen eraldaketa prozesu baten kontrako estatu kolpea direla uste du: «2006an boterea galdu zuten elite ekonomikoek prozesu honekin eta prozesu honek Boliviako herriari ekarri dizkion hobekuntza sozialekin bukatu nahi dute kosta ala kosta, eta horretarako eskura duten guztia erabiltzeko prest daude».

Nazioarteko eragileek Bolivian gertatzen ari denaren gaineko erantzukizun zuzena dutela uste du Saenzek. Dokumentua publikatu duten eragileek, bakea helburu duten elkarrizketa eta negoziazio politikoak laguntzeko prest agertu dira, baita atzerriko esku-hartze militarra salatzeko konpromisoa.

Jaurlaritza Logoa