Zuzenean

Naiz Irratia

Garabide eta Emun, Nawat hizkuntza komunitatean

Mexikoko nawat hizkuntza komunitatean, Puebla estatuko Tosepan kooperatiba lantaldean, hizkuntza plana garatzen laguntzen dihardute Garabidek eta Emunek. Behin diagnostikoa eta diseinua eginda, planaren ebaluazioa eta espazio ezberdinen formazioa ematen ari dira lekuan bertan.

Audio_placeholder

Garabide eta Emun, Nawat hizkuntza komunitatean

Loading player...
Puebla estatuko Tosepan kooperatiban dira Emuneko eta Garabideko lagunak
Puebla estatuko Tosepan kooperatiban dira Emuneko eta Garabideko lagunak

Nawat komunitatea Mexikoko Puebla estatuko mendizerran bizi da. Komunitate horretan berebiziko presentzia eta garrantzia du 'Unión de Cooperativas Tosepan' izeneko elkarteak. Eskola, ekoturismo zerbitzuak eta kreditu kooperatiba ditu besteak beste. Funtzio sozial eta ekonomiko ikaragarria betetzen du entitateak bere eragin eremuan.

Garabide elkartea hizkuntza lankidetzan aritzen da; munduko hizkuntza gutxituetako ordezkariei Euskal Herrian eskaintzen dieten formazioez gain, aholkularitza programak ditu, tokian tokiko hizkuntza biziberritze beharrei erantzunez Euskal Herriko adituen laguntzaz. Proiektu horretan, erakundeen hizkuntza kudeaketa, kultura aniztasuna zein parte hartzean zerbitzuak eskaintzen dituen Emunekoak sartu ziren.

Behin Tosepanen nawat planaren diagnostikoa eta diseinua eginik, planaren ebaluazioa eta espazio ezberdinen formazioa ematen ari dira lekuan bertan Emuneko Txerra Rodriguez eta Garabideko Gatxi.

Proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dugu Emuneko lagunei esker.

Jaurlaritza Logoa