Zuzenean

NAIZ IRRATIA

'Euskal Tsunamia'-ren Behobiako ekimena, parte hartzaileen hitzetan

Programazio berezia eskaini du NAIZ Irratiak 'Euskal Tsunamia'-k Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan deitu duen ekimenaren harira. 

Audio_placeholder

'Euskal Tsunamia'-ren Behobiako ekimena, parte hartzaileen hitzetan

Loading player...
Largas retenciones tras el llamamiento de Tsunami Democràtic. (Guillaume FAVEAU)
Largas retenciones tras el llamamiento de Tsunami Democràtic. (Guillaume FAVEAU)

Kataluniatik iritsi zen goizean deia, berehala hartu zuen oihartzuna gurean 'Euskal Tsunamia' ekimenaren izenean. Helburua 18.00tatik aurrera Behobiako muga blokatzea zen, eta lortu zuten.

Ekimenak iraun zuen bitartean programazio berezia eskaini zuen NAIZ Irratiak, zuzenean ekimenaren berri emanez. Mugan zirenen testigantzak, Lapurditik zetozen gidariak, Gipuzkoatik iritsi zirenak... guztien ahotsei esker osatu zen saio berezia. 

Auto eta kamioi ilara luzeak sortu zituen ekimenak, Polizia autobiderako sarbideak isten saiatu zen ekimena oztopatzeko baina azkenean kolapso egoera nagusitu zen, AP8an ez ezik, inguruko errepideetan ere. 

Ertzaintzarekin tentsio uneak izan ziren, poliziaren mehatxuak eta erasoak salatu zituzten ekimenean parte hartu zutenetako batzuk. 

18.00ak aurretik hasi eta gauean berandu arte kaosa sortu zen muga inguruko errepideetan. 

Zerbaiten hasiera

Ekimenean parte hartzen ari zirenetako askok Kataluniarekiko elkartasunaz gain «euskal tsunamia» abiarazteko beharra azpimarratu zuten eta «Estatuari bigarren fronte bat» irekitzeko saiakera izatea desio dutela.  

Loading player...

Jaurlaritza Logoa