Zuzenean

Naiz Irratia

Laura Perez: «Bel Pozuetak oso ondo ordezkatuko du Nafarroaren ahotsa»

Laura Perez buru duen Nafarroa Orain korronte politikoa Podemosetik bereizi zen aurreko legealdian eta igandeko hauteskundeen atarian EH Bilduren hautagaiari bozka emateko deia egin du.

Audio_placeholder

Laura Perez: «Bel Pozuetak oso ondo ordezkatuko du Nafarroaren ahotsa»

Loading player...
Laura Perez, Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi ohi eta Nafarroa Orain korronte politikoko burua. (PARLAMENTO DE NAFARROA)
Laura Perez, Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi ohi eta Nafarroa Orain korronte politikoko burua. (PARLAMENTO DE NAFARROA)

Perezek NAIZ Irratian azaldu du estatu espainiarrean bizi den egoera politikoaren aurrean Nafarroa Orainek «zerbait esan behar» zuela. Baieztatu du estatu espainiarrean ez direla gai «arazoak demokratikoki konpontzeko». Pentsiodunak, Katalunia nahiz feminismoa aipatu ditu. Perezen hitzetan, «bestelako sistema bat, bestelako eredu politiko eta konstituzional bat behar dugu Erregimen hau behingoz bertan behera uzteko». Horretarako indarrak batu behar direla iritzi dio eta kasu honetan Pozueta dela «Nafarroaren ahotsa eta iritzia hobekien ordezka dezakeen pertsona, batez ere Altsasuko kasuko ama izanda ondo ezagutzen duelako zer den botere banaketarik ez egotea».

Pozuetak eserlekua lortuta gainera, PSNk galduko luke bat. Hori ere bada Nafarroa Orainen helburua, PSOE ahultzea. Perezek azaldu digu arrazoia: «Ikusi dugu PSOE, ausardia faltagatik, PPren jarrera berdina defendatzen ari dela, bai Kataluniara begira bai beste hainbat kasutan. Bestelako iripizpideak erabil zitzakeen Kataluniara begira edo Altsasuko kasuan. PSOE arazoaren parte da eta ez konponbidea eta ez diogu sinesgarritasun gehiegirik ematen eurekin itunetara iritsi nahi dutenei, kasu honetan Podemos-Ahal Duguri».

Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi izan zen Perez. Egun Nafarroa Orain korrote politikoko burua da. Uste du gaur egungo Podemos ez dela hasierakoa. «Erabakitzeko eskubidea defendatzen zuen Podemos ez dakit non dagoen. Ikusi dugu zer nolako estrategia daramaten Espainian eta Nafarroan ere bai, PSOE eta Geroa Bairen gobernua zuritzen ari dira».

Jaurlaritza Logoa