«Gizarte ekimeneko langileek erantzun dute eta oso pozik gaude»

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko irakaskuntzan greba hasi dute gaur. Hilabeteko greba deitu dute ELA, LAB, CCOO eta STEILASek. Atzo bilera egin zuten sindikatu eta patronalek. Aurrerapausuak izan dira baina ez greba bertan behera uzteko haina, sindikatuek zehaztu dutenez. Asier San Migel LABeko ordezkariaren esanetan, «aurrerapusuak izan dira baina zuhurrak izan behar gara negoziazioak aurrera jarraitzeko».

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/07
Gizarteekimen
Gizarte Ekimeneko langileen mobilizazioa Bilbon (Gorka RUBIO/FOKU)

Bilbon manifestazioa egin dute eguerdian Gizarte Ekimeneko langileek. «Jende pila bat bildu gara, Gran Via beteta dago Gizarte Ekimeneko langileekin, oso pozik gaude», azaldu du NAIZ Irratian Asier San Migel LABeko ordezkariak.

Sindikatuen aldarrikapen nagusiak bost direla azaldu du: langileen birkokapenen inguruko akordioa, prekarietate handiena jasaten duten kolektiboen egoera hobetzea, irakasleen lan kargak arintzea eta ordain sariak handitzea.

Patronalek, orain arte, «oso jarrera itxia» izan dutela baieztatu du San Migelek. Azken egunetan, ordea, «ematen du aurrerapusuren bat ematen ari direla». Ez du xehetasun gehiegorik eskeini argudiatuz zuhurtziaz jokatu behar dutela negoziazioak aurrera jarrai dezan.

Azken urteetan Lakuako gobernuak, Hezkuntza Sailak, ez du lan gatazkan inplikatu nahi izan LABeko ordezkariaren esanetan. «Orain ematen du parte hartu nahi duela, parte hartzea txikia da momentuz eta guk interpelatu egiten dugu akordio bat ahalbidetu dezan eta gatazkan duen ardura beregain har dezan».

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia