Zuzenean

Naiz Irratia

«Langileen ezin iritsia egunero ikusten dugu eta pertsonetaz ari gara»

'Gipuzkoako Senideak' elkarteak, egoitzetako eta eguneko zentroetako langileen grebari soluzioa jartzeko eskatu dio Aldundiari. «Azken batean, gure senitartekoek behar dituzten arreta eta tratu duina aldarrikatzen dugu eta grebarekin egoera okertu egin da», esan digu Nekane Sainzek. Senideen egoera hobetze aldera, prest dago elkartea edozertan laguntzeko.

Audio_placeholder

«Langileen ezin iritsia egunero ikusten dugu eta pertsonetaz ari gara»

Loading player...
Concentración de los familiares ante la Diputación de Gipuzkoa. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Concentración de los familiares ante la Diputación de Gipuzkoa. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senideek, 'Gipuzkoako Senideak' izeneko elkartea sortu dute. Finean, euren senideak kalitatez eta modu duin batean hartatzea eskatzen dute. Nekane Sainzek, elkarteko kideak, langileak egiten ari diren grebak elkartea sortzea bultzatu duela esan digu.

Langileek Gipuzkoako Aldundiaren erantzukizuna aldarrikatu dute behin eta berriz. 'Gipuzkoako Senideak' elkartea Diputazioari zuzentzen zatzaio, euren senideen plaza esleitu duelako funtsean. «Gu Aldundiaren bezeroak gara, beraz lan gatazkarekin amaitzeko bere esku dagoen guztia egiteko eskatzen diogu».

Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentruetako egoera honela definitu digu: «senideengana egunero joaten garenean, langileen ezin iritsia ikusten dugu, ratioekin ezin dutela tratu egokia eman. Oso denbora gutxi dute pertsona bakoitzari eskaintzeko eta pertsonekin ari dira lanean. Langileen lan baldintzak hobetzeak, zerbitzuaren kalitatea hobetuko dela uste dute. Horrek gure senideengan onura ekarriko lioke».

Gipuzkoako Gizarte Politiketako sailburu Maite Peñarekin elkartu ziren pasaden astean. Bileratik sentsazio onarekin atera ziren, euren aldarriak entzun eta elkarlanerako jarrera irekia erakutsi zuelako. «Hurrengo urterako hainbat asmo helarazi zizkigun: plantillak 180 langiletan handitzeko asmoa dutela, egoiliarren oinarrizko egoeran hobekuntza batzuk egiteko asmoa erakutsi zigun. Adierazi genion bilzen jarraitu nahiko genuela, prozesu horretan laguntzeko prest gaudelako. Senideen egoera hobetze aldera, laguntzeko prest gaude», amaitu du.

Jaurlaritza Logoa