Amaia Ereñaga
Ertzetakoak-tx
Hiroo Onoda

Loading player...
2019/11/05

Hiroo Onoda japoniarrak Filipinetako Lubang uhartean eutsi zion Bigarren Mundu Gerrari, hura amaitu eta 30 bat urtean. 1974an utzi zituen armak, gerra amaitu zela sinestuta, azkenean.

1944an Japoniako armadak Lubangera bidali zuen, 22 urterekin inteligentzia zerbitzuko ofizial gisa. Sabotaiak egitea zen bere misioa. Beste agindurik jaso arte bakarrik moldatu beharko zuela esan zioten. Debekatu egin zioten errenditzea eta bere buruaz beste egitea. 

Japonia errenditu ostean, 1945ean, gerrak jarraitzen zuela pentsatuta Lubangen jarraitu zuen Onodak. Eskuorri bat topatu omen zuen gerraren amaieraren berri ematen zuena, baina ez zuen sinestu. Oihanean eutsi zion hiru hamarkadaz; platanoak, mangoak eta aurkitzen zituen abereak janez. 

Hiru hamarkada igaro ostean unibertsitateko ikasle japoniar batek topatu zuen Onoda. Harekin argazkiak eginda itzuli zen Japoniara eta gerran Onodaren nagusia izan zenarekin hitz egin ostean itzuli ziren elkarrekin Lubangera. 52 urte beteta jaso zuen bere misioa bertan behera uzteko agindua eta Japoniara itzuli zen. 

Sasian izan zen hiru hamarkadetan sekulakoak egin omen zituen, 30 bat arrantzale hil zituen, tartean. Filipinetako presidenteak indultua eskaini zion, hala ere. Gerra osteko Japonia ez zitzaion gustatu, «balio tradizionalak ahultzen» ari omen zirelako. 

Hamar urte beranduago bere sorterrira itzuli zen berriz ere. 2014ko urtarrilean hil zen Tokion, 92 urte beteta. 

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia