Zuzenean

Naiz Irratia

«Ofentsibara» igarotzeko, greba orokorra urtarrilean

Gutxieneko soldata eskatzeko, pentsio minimoak, genero arrakala amaitzeko... bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko greba deitu du urtarrilerako Eskubide Sozialen Gutunak. LAB sindikatua eragile horren parte da eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak azaldu dizkigu greba egitearen arrazoiak.

Audio_placeholder

«Ofentsibara» igarotzeko, greba orokorra urtarrilean

Loading player...
Eskubide Sozialen Kartan greba orokorra iragarri du urtarrilerako. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
Eskubide Sozialen Kartan greba orokorra iragarri du urtarrilerako. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Hainbat sindikatu eta eragile sozialek sortutako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du datorren urtarrilerako, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde. Plataformako partaide da LAB sindikatua eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak «erasora igarotzeko greba» izango dela aurreratu ditu. Orain arte grebak patronalen edota erakunde publikoen erreformen aurka izan dira batik bat, baina erakundeei «murrizketarik ez egiteko» eta eskariei «erantzuna» emateko eskatzeko protestaldia izango da

Mobilizaziorik ezean, eskaerak agintarien mahaira iritsiko ez direla uste dute, agenda politikotik kanpo geratzen direla. «Greba tresna zilegia eta oso erabilgarria» dela uste du Aranburuk.

Aktibazio sozial «handia» dago Aranbururen ustez, eta dauden borroka ezberdinen arteko artikulazioa gauzatu eta moldeetan urratsak emanez «mugarri berri bat» ezarri nahi dute. Pentsionistak, mugimendu feminista, klima aldaketaren kontrako mugimendua eta lantokietako borrokak puri-purian daudela ohartuta, Eskubide Sozialen Kartak uste du egungo ereduaren kontrako borroka dagoela oinarrian eta denek batera «bultzatzea» dela eraginkorrena. Greba bitarte mobilizazio ezberdinak egingo dira Hego Euskal Herrian.

 

Jaurlaritza Logoa