Zuzenean

Naiz Irratia

Lehen mailako emakumezko futbolariek greba iragarri dute, lan hitzarmena aldarrikatzeko

Hamazortzi bilera egin dituzte jokalarien sindikatuek Kluben ordezkariekin, baina ez dute aurrera urratsik lortu. Realeko eta Athleticeko jokalariei ere eragingo die greba deialdiak. Amaia Lasagabasterrekin aztertu ditugu lan gatazka honen xehetasunak.

Audio_placeholder

Lehen mailako emakumezko futbolariek greba iragarri dute, lan hitzarmena aldarrikatzeko

Loading player...
200 futbol jokalari bildu ditu AFE sindikatuak Madrilen. (AFE)
200 futbol jokalari bildu ditu AFE sindikatuak Madrilen. (AFE)

Iragarri zuten presio neurriak hartzeko prest zeudela eta hala egin dute: lan hitzarmenaren negoziaketek aurrera egiten ez dutela ikusita, grebara joko dute Espainiako Esatutuko lehen mailako emakumezko futbol jokalariek.

Ez dago momentuz data zehatzik, baina Lasagabasterrek azaldu digu ziurrenik, azaroko bigarren edo hirugarren esteburuan izango dela, «presio neurri bat da, klubei begira, lan hitzarmenaren negoziazioak etenda daudelako».

Emakumezko futbolari profesionalek ez dute, gaur gaurkoz, lan hitzarmenik. AFE dute sindikatu nagusia eta hamazortzi bilera egin dituzte, batere aurrera urratsik gabe. Lasagabasterrek azaldu duenez, Partzialitatean dago arazo handiena: «Jokalariek eskatzen zuten hasieran, euren jarduna lanaldi osoa bezala kontuan hartzea. Orain, jokalariek onartu dute %75era jaistea. Hor jarri dute marra gorria; baina klubek %50ean jarri dute muga».

Horrek esan nahi du, gutxieneko soldata 16.000 eurokoa bada, lanaldi erdia onartzen badiete soilik, lehen mailako emakume profesionalek gutxienez kobratu beharrekoa 8.000 euroan geldituko litzaiekeela. Horrek ez du errealitatea islatzen, Ainhoa Tirapu Athleticeko kapitainak dioenez: egunaren 24 ordutan dira futbolariak eta entrenamenduak, partidak, bidaiak, kontzentrazioak, ekitaldiak… guztia kontutan hartuta, ez dute astean 20 orduko lanaldia egiten. Jokalariek bestelako aldarrikapenak ere badituzte: gaixoaldian baja osoa kobratzea, amatasunari laguntzak…


Jaurlaritza Logoa