Zuzenean

Naiz Irratia

Eta orain zer? Brexitaren azken kapituluaz Aimar Etxeberriarekin

Hauteskunde orokorrak aurreratzen saiatuko de Britainia Handiko lehen ministroa, Europar Batasunak Brexita burutzeko epemuga urtarrilera luzatzen badu. Brexitaren epeen inguruko xehetasunak eta negoziazioaren korapiloak azaldu dizkigu Britainia Handitik bertatik Aimar Etxeberriak.

Audio_placeholder

Eta orain zer? Brexitaren azken kapituluaz Aimar Etxeberriarekin

Loading player...
Erresuma Batuko lehen ministroa, Boris Johnson, komunen ganberan(AFP)
Erresuma Batuko lehen ministroa, Boris Johnson, komunen ganberan(AFP)

Urriaren 31n akordioarekin ala akordiorik gabe Brexita burutuko zuela zin eman zuen Boris Johnson lehen ministroak. Orain, Etxeberriak azaldu digu «bere hitzak jan beharko» dituela. Izan ere, Johnsonek Brexitaren inguruko akordioa lortu ostean, Komunen Ganberak akordioa babestu du, baina tramitazioa etenda utzi du, ganberak urgentziazko prozedura baztertu duelako.

Hala, pilota orain Bruselan dago, Etxeberriak azaldu duenez, «Europak erabaki behar duelako Britainia Handiari beste behin baimentzen dion Brexitaren data luzatzea ala ez». Kazetariak gehitu du litekeena dela Europar Batasunak epea luzatzea, «Donald Tusk batzordeko presidenteak aurreikusten duelako Johnsonek izan ditzakeela botoak, berak nahi duen akordioa aurrera ateratzeko».

Hauteskunde orokorrak aurreratzearekin «mehatxu» egin badu, Johnsonek bere burua indartsu ikusten duelako dela azaldu du Etxeberriak. Hala, «Europak luzapena onartzen badu eta Johnsonek hauteskundeak deitzen baditu benetan, Laborismoa aitzakiarik gabe utziko luke bide hori egiteko». 

Egoera badirudi pixka bat argitu dela, badirudielako Johnsonek izan ditzakeela bozak, baina nahastu ere egin da, hauteskundera jotzen badute, aldeek hartzen dituzten posizioak argitu beharko liratekeelako. Etxeberriaren ustez, Johnsonek tentsioa pixka bat baretzen badu, aurrera atera dezake bere proiektua: «oso posizio erradikala izan du eta horrek indarrak batuarazi dizkio kontserbadoreen artean».

Jaurlaritza Logoa