Londresko parlamentuan Brexita «kateatuta»

Europako Batasunarekin Brexiterako lortutako akordioa onartzea zen Boris Johnsonen asmoa, baina Bruselari urriaren 31eko epe-muga luzatzeko eskatu zion parlamentuak lehen ministroari. Datozen orduetan saiatuko da akordioa berresten. Edinburgotik Aimar Etxeberria berriemaile.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/21
Johnson
El primer ministro británco, Boris Johnson, en una imagen de archivo, durante la campaña a favor del Brexit. (Oli SCARFF / AFP)

Gauza bat da Gobernu britainiarrak akordioa Bruselarekin erdiestea, Theresa Mayk bezala, eta bestea, akordioak legebiltzarreko prozedurak pasatu ahal izatea, ohartarazi du Aimar Etxeberriak: «hor sortu da katramila guztia. Zaila bada Londres eta Brusela ados jartzea, are zailagoa legebiltzarkideen artean adostasuna bilatzea».

Brexita, beraz, Londresko legebiltzarrean kateatu da. Bertako sistema parlamentarioa berezia da, tartean, emendakinak sartzeko aukera ematen du eta larunbatean hori gertatu zen. Uste zen Johsonen Brexita bozkatuko zela, baina azkenean, Ganberako presidenteak erabaki zuen Letwin emendakina bozkatzea. Horrek behartzen du Gobernu Britainiarra Brexita lege bihurtu aurretik,  legislazio guztia aurkeztu eta onartzera. Behin hori onartuta Brexita bai ala ez bozka dezakete. Legislaziorik ez dago, beraz, ezin da Brexita bozkatu gaur gaurkoz.

Urriaren 31 aurretik, prozedura martxan jartzeko epe-muga larunbata zen. Akordiorik lortu ezean, Gobernu britainiarrak EBtik ateratzeko prozedura atzeratzeko eskaera egin behar du. Halaber,  Johnsonen promesa da berak Britainia Handia Europatik urriaren 31an aterako duela. Orain postura zailean geratu da, legebiltzarrak luzapena eskatzera behartu dio eta berak ez du nahi.

Uste da datozen egunetan legebiltzarreko prozedura azkartu egingo duela. Datozen orduetan bere akordioa berriro bozkatzen saiatuko da Komunen Ganbera, hilaren 31an Europako Batasunetik ateratzeko.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia