Zuzenean

Naiz Irratia

Memoria Historikoaren Legea eztabaidatu eta tramitatzeari uko egin diete EAJk, PSEk eta PPk

EAJk «bere interesak defendatu» eta herritarren ekimenetik ateratzen diren dinamikak «baztertzeko» duen asmoa deitoratu du Josu Ibargutxik, Frankismoko Krimenen Kontrako Euskal Plataformako lagunak.

Audio_placeholder

Memoria Historikoaren Legea eztabaidatu eta tramitatzeari uko egin diete EAJk, PSEk eta PPk

Loading player...
Integrantes de la Plantaforma Vasca Contra los Crímenes del Franquismo, en la tribuna del Parlamento. (Juanan RUIZ/FOKU)
Integrantes de la Plantaforma Vasca Contra los Crímenes del Franquismo, en la tribuna del Parlamento. (Juanan RUIZ/FOKU)

Pasaden uztailaren 3an, ia lau hilabetez lege proposamena idazten jardun eta gero, erregistratu zuen Gasteizko parlamentuan Frankismoko Krimenen Kontrako Euskal Plataformak EAEko Memoria Historikoko Legea. Baina euren ezusterako, 48 ordura, ohartu ziren EAJk eta PSEk osatzen duten Gobernuak, Memoria Historikoaren Legerako proiektu propioa ari zela egiten. Haserrea eragin zuen plataforman horrek; eta Josu Ibargutxi eledunak, diru asko gastatu eta esfortzu handia egin zutela esan digu.

Lege hura aintzat hartzeko eskatu dute gaur parlamentuko plenoan Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk. Behin euren planteamentua eginda, gainerako alderdiei hitz egiteko tartea utzi die Bakartxo Tejeria presidenteak, baina isilik geratu dira. Are gehiago, bozketan EAJk, PSEk eta PPk lege proposamena aintzat hartzeko eskariari ezezkoa eman diote.

Gurean izan da Josu Ibargutxi, Frankismoko Krimenen Kontrako Euskal Plataformako kidea. Lakuako Gobernuko alderdien jarrera kritikatu du, batez ere, memoria historikoko legea egitearen aurka mintzatu zirelako giza eskubideen batzordean. Uste dute EAJk Gogora institutuaren boterea handitu eta herri ekimenak baztertzeko asmoa duela; betiere, Lehendakaritzak kontrolpean izango duelako. Ez dute etsitzeko asmorik, erantzukizunez lan egin eta Lakuako Gobernua bere kasa egiten hasi den memoriaren lege aurreproiektuaren zirriborroari ekarpenak egiteko asmoa erakutsi dute.

Jaurlaritza Logoa