Emakume migratzaileak, pobreziaren aurpegietako bat

Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da gaur eta hainbat eragilek, nolabait ikusezina den arren, Euskal Herrian arazoa larria dela salatu dute azken egunetan. Donostiako Zero Pobrezia plataformako Nora Silvak, batik bat, emakume migratzailek pairatzen duten «zapalkuntza egoera» salatu du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/17
Pobreza
pobreza

Uste baino presenteago dago pobrezia gure inguruan Gobernuz Kanpoko Erakundeen esanetan, baina inoiz baino ikusezinago. Pertsona hauen eskubideak etengabe urratzen dira Nora Silvaren, Donostiako Zero Pobrezia plataformako kidearen esanetan. Ohartarazi du, euren herrialdean etorkizunik ez eta beste norabait bizitza hobeago baten peskizan abiatzen direnen eskubideak direla «bereziki zapaltzen» direnak. 

Herrialdetik atera eta bidean daudenean pairatzen duten jazarpenari gehitu behar zaio lekura iristean askok euren larruazalean nozitzen dutena. Atzerritarren legea, hauek pilatzeko zentroak, prekarietatea eta esplotazio laborala, arrazakeria, prostituzioan aritu beharra... aipatu ditu Silvak.

«Jatorriak, generoak, maila ekonomikoak eta etniak baldintzatzen dute, besteak beste, zer zailtasuni aurre egin beharko dieten migratzaileek helmuga-herrialdetan» esan du Donostiako Zero Pobrezia plataformako lagunak. Gurean sortu eta hezi direnak ere ez daude pobreziatik salbu, uste baino «zaurgarriagoak« gara eta «edozein unetan» iritsi gaitezke egoera horretara. Deialdi bat baino gehiago izango dira datozen egunetan errealitate hau salatu eta azaleratzeko.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia