Zuzenean

Naiz Irratia

2020an bigarren galdeketa Nicola Sturgeonen bide orria

Urtea amaitu aurretik, legezko erreferendum bat egiteko eskumenak eskatuko dizkio Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro eta SNPko buruak Westminsterreko gobernuari. Hala iragarri zuen atzo alderdiaren konferentzian. Aimar Etxeberria lankideak horren berri Edinburgotik.

Audio_placeholder

2020an bigarren galdeketa Nicola Sturgeonen bide orria

Loading player...
Sturgeon, durante su intervención en la Cámara de Holyrood. (NAIZ.EUS)
Sturgeon, durante su intervención en la Cámara de Holyrood. (NAIZ.EUS)

Eskozian independentziari buruzko galdeketa gaur egingo balitz, paretsu leudeke baiezkoaren eta ezezkoaren aldekoak azken inkesten arabera. Galdeketa bera izan zuen ahotan behin eta berriz Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak. Antzerki kutsua duen konferentzian, bide orriaz jardun zuen Aberdeen hirian.

Hain zuzen, 22 aldiz erabili zuen independentzia hitza, SNPren konferentzian, Nicola Sturgeonek. Bere hitzartzean nabarmentzekoena, datorren urtean independentziari buruzko bigarren erreferendum bat egiteko asmoa: nazioartearen onespena lukeen eta Britainia Handiko Gobernuarekin adoskutako galdeketa egitea.

Horretarako, Sturgeonek formalki eskatuko dio Londresi galdeketa egiteko eskumena eta hori egiteko beharrezko lege guztiak prest dituztela esan du Eskoziako lehen ministroak. Gainera, Britainia Handiak galdeketari ezezkoa ematea defendaezina dela uste du.

Brexitaren ondorioen araberakoa izango da erreferendumaren inguruko eztabaida eta lehia. Baina, Britainia Handian aurki hauteskundeak izango direla jakitun, Sturgeonek Alderdi Laboristako buruzagiari, Jeremy Conbyni erreferenduma babesteko eskatu dio, SNPren babesa bermatu nahi badu Londresko Gobernura iristeko.

Jaurlaritza Logoa