Zuzenean

Naiz Irratia

Errealaren eta Athleticen arteko igandeko derbiaren analisia

Igandean neurtuko dituzte indarrak Errealak eta Althleticek Anoetan. Liga hasi berritan, biek ez dute momentu bera bizi. Baina derbia beti da derbia eta motibazioz jokatuko dute bi taldeek. «Edozer» gerta daiteke Amaia Ugarte kirol kazetariaren esanetan.

Audio_placeholder

Errealaren eta Athleticen arteko igandeko derbiaren analisia

Loading player...
Imagen de la última final de la Euskal Herria Kopa (Aritz LOIOLA / FOKU)
Imagen de la última final de la Euskal Herria Kopa (Aritz LOIOLA / FOKU)

Igandean arratsaldeko 16:00etan hasiko da Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldia, Erreala eta Athletic aurrez aurre.

Lau partidu jokatuta, Bartzelona dago Coruñako Deportivorekin 10 puntutan berdinduta sailkapen buru. Errala bosgarren postuan dago, jokatutako lau partiduetatik bi irabazi eta beste bi berdinduta. Iazko ligan denboraldia oso ongi bukatu zuten donostiarrek, kopa bera irabazita. Amaia Ugarteren esanetan «hori dute alde» Errealeko jokalariek. Talde gaztea izanagatik, klubak egindako «apustuak» eta jokalariek erakutsitako «heldutasun mailak» emaitza onak utzi dizkio taldeari.

Beste aldean dago momentu hauetan Athletic. Hamabigarren postuan dago sailkapenean, Sevilla, Betis, Huelvako Sporting eta Taconekin berdinduta. Entrenatzaile aldaketa izan du eta estrategia berrira «egokitzen» ari dira bilbotarrak. Jokalari garrantzitsuen lesioek ere ez diote bidea erraztu taldeari. «Hazten» joango den taldea izango dela ez du zalantzarik Ugartek. «Inflexio-puntua» izatea nahi dute igandeko derbia.

Kontua ez da denboraldia nola hasi, baizik eta, nola amaitu. Igandean «intentsitate eta motibazio handiko» partidua ikusiko da Anoetan. Hain zuzen, zelai handi batean jokatzearen garrantzia nabarmendu du Ugartek, «ikusgarritasuna» eman eta zaleak urte osoan jokatzen duten zelaietara gerturatzeko; «horrek ekarriko baitu nesken futbolak behar duen bultzada eta aldaketa».

Jaurlaritza Logoa