Zuzenean
Hiru arrazoi nagusigatik erabaki dute LAB sindikatuko bi kideek euren aurkako epaiketara ez joatea. Batetik, «Huerta de Peraltako greban egin ziren ekimenak guztiz beharrezkoak izan ziren, polizia grebalariak ordezkatzen zituzten ETTko langileak babesten egon zen eta ez zion greba batzordeari lantokira sartzen uzten. Beharrezko ekintzak izan ziren, polizia oinarrizko eskubide bat zapuzten ari zelako, greba eskubidea».
Bigarrenik, Salinasek aldarrikatu du «injustiziaren aurrean desobedientzia legitimoa» dela. «Injustizia bat zen Huerta de Peraltako egoera, injustizia poliziaren jarrera eta baita ere epaiketa hau».
Azkenik, LABeko kideak aldarrikatu du ez dela zilegia «lantokietan irabazten diren grebak epaiketa penaletara eramatea».
Salinasek salatu du, gainera, epaileak patronalaren mesedetan daudela eta zigorrak aldez aurretik idatziak daudela. Egoera honen aurrean, aktibazio eta presio soziala beharrezkotzat jo ditu.