Zuzenean

Naiz Irratia

«Jakin nahi dugu nork agindu zuen gure senideak tirokatzea»

Estatuaren biolentziak eragindako biktimentzat erreparazioa exijitu dute Hernanin. Aitortza, justizia, erreparazioa «eta batez ere egia» eskatu ditu Egiari Zor fundazioak larunbatean egindako agerraldian. Ane Muguruzak azpimarratu du «estatu terrorismoa» ez dela «pertsona konkretu batzuek aurrera eramandako biolentzia baizik eta estatu baten babespean, alderdi batzuen eta sistema oso baten babespean eragindako sufrimendu eta biolentzia».

Audio_placeholder

«Jakin nahi dugu nork agindu zuen gure senideak tirokatzea»

Loading player...
Egiari Zor Fundazioaren ekitaldia, Hernanin. (Jon URBE | FOKU)
Egiari Zor Fundazioaren ekitaldia, Hernanin. (Jon URBE | FOKU)

«Aitortza eskatzen dugu, gure senideen erailketen atzean izen abizenak daudelako, siglak daudelako eta horien inguruan gutxi hitz egiten delako. Egia osoa bat, errelato oso bat eraiki nahi badugu beharrezkoa horren inguruan ere hitz egitea», adierazi du Egiari Zor Fundazioko ordezkariak.

Jaurlaritza Logoa