Zuzenean
Beñat Zalduak azaldu digu Estatu espainiarrean bezala Portugalen ere alderdi sozialistak ez duela inoiz «bere ezkerrera» begiratu nahi izan. 2015ean, ordea, «Portugalgo egoera ekonomikoa oso larria zen» eta horrek ahalbidetu zuen, besteak beste, ezkerreko alderdiak ados jartzea. Alderdi Sozialistak gidatu du exekutiboa azken legealdian ezkerreko beste bi indar politikorekin parlamentuan akordioa eginda. Zalduaren hitzetan «austeritatearen neurri gehienei buelta eman eta jendearen bizi baldintzak asko hobetu dira lau urtetan».
Alderdi sozialistatik jada esan dute «gobernatzeko bidea» eredu hori errepikatzea izango da.