Zuzenean

Naiz Irratia

Maiorga Ramirez: «Inor ez da harritu, PSNk PSNkeriak egiten dituelako»

Navarra Sumaren sinboloen lege proposamena tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuak PSNren aldeko bozkarekin. «Eskarmentua dugu, PSNk urte askotan gauza bat esan eta beste bat egiten du» adierazi du Maiorga Ramirezek, EH Bilduko parlamentariak. Aniztasuna «kaltetu» du Chiviteren alderdiak bere esanetan.

Audio_placeholder

Maiorga Ramirez: «Inor ez da harritu, PSNk PSNkeriak egiten dituelako»

Loading player...
La norma que sustituiría a la actual Ley de Símbolos sería respetuosa con todos los símbolos sentidos como propios por la ciudadanía. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
La norma que sustituiría a la actual Ley de Símbolos sería respetuosa con todos los símbolos sentidos como propios por la ciudadanía. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

«Navarra Sumak sinboloen legea aldatzeko egindako proposamenaz kritiko agertu ziren PSNko kideak, baina gaur tramiterako onartzea ahalbidetu du», salatu du EH Bilduko Nafarroako parlamentariak.

Legea tramitera onartuta, parlamentuko eztabaida izango da aurki. Ramirezek uste du ikurren «askatasuna» defendatzen dutenak «kaltetuta» irtengo direla eta PSNk «oso leku txarrean» utzi dituela bere gobernukideak.

«PSE ez da fidagarria. Fiskalitatea jorratzeko ordua iristen denean, ikurriñaren askatasunaz hitz egiten dugunean, euskararen normalizazioa sustatzeko momentuan UPN, Ciudadanos eta PPrekin egiten du bat Chiviteren alderdiak» ohartarazi du EH Bilduko parlamentariak. Horrelakoetan, koalizio soberanista «aurrean» izango du.

Navarra Sumaren estrategia normaltasuna «ahalik eta gehien oztopatzea da» Ramirezen esanetan; bide horretan, «beti konplexuz» betetako PSN aurkitu du. «Uste dugu Nafarroak sentsibilitate guztiak aintzat hartuko dituen ikurren legea behar dugula» aldarrikatu du.

Bestalde, euskara dekretuaren kontra Nafarroako Auzitegi Nagusiak atera duen sententziaren aurrean, iritzi ezberdinak plazaratu dituzte Geroa Baik eta PSNk. Horren aurrean, Geroa Bai erantzun sendo bat emateko «gaitasunik gabe» dagoela uste du.

Jaurlaritza Logoa