Txirrindulari gazteen itxaropena «zapuztu» dezake Euskadi Muriasen desagerpenak

Euskal txirrindularitzarentzat kope gogorra izan da Euskadi Muriasen desagerketaren iragarpena. Babes faltak egitasmoa etetera eraman du taldea. Joseba Iturria kazetariak arrazoiez, izango dituen ondorioez eta etorkizuneko panoramaz hausnartu du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/02 15:48
Saez-murias
Héctor Sáez, durante una carrera anterior, ha logrado la victoria en la Volta a Portugal. (EUSKADI MURIAS)

Azkenean zurrumurrua egi bihurtu eta Euskadi Muriasek agur esango dio bere ibilbideari urte amaieran. Urria zen taldeak bere etorkizuna argitzeko muga, UCIn izena emateko epe amaiera. Babesle gehiago lortzeko negoziazioek ez dute fruiturik eman eta Jon Odriozolak gidatzen duen proiektuaren amaiera iritsi da.

Euskadi Muriasek lortu du, Joseba Iturria kazetariaren esanetan, goi mailako talde bat izatea Muriasen diruarekin soilik. «Galera handia ez soilik talde bat galtzen delako, baizik eta, goi mailara iristeko txirrindulari askoren aukerak txikitzen direlako» esan du. Aurten bakarrik hiru amateur igo dira eta maila handia eman dute. Euskadi Murias desagertzeak gazte hauen aukerak murrizten ditu.

Euskadi Fundazioak jarraituko du goi mailan, baina ez du ziurtatuta Vueltan parte hartuko duenik.

Erakundeen diru laguntzak «ezinbestekoak» dira Iturriaren esanetan. Finean, Euskaltel Euskadik instituzioen babesarekin lortu zuen lortu zuena. «Talentu handia dago hemen, etorkizuna badago eta espazioa behar dute gazteek igotzeko» uste du. Kazetariak azpimarratu du txirrindularitza dela euskal kirolariek «pisu eta protagonismo gehien» duten kirola. Horregatik, berau «zaindu eta bultzatzeko» beharraz mintzatu da.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1
@NAIZIrratia