Zuzenean

Naiz Irratia

«Mediterraneora laguntza humanitarioa eramatea da gure helburua eta gogor jarraituko dugu»

Arropa eta material higienikoa ontziratu dituzte gaur arratsaldean Pasaian amarratuta jarraitzen duen Aita Marin. Mediterraneora laguntza humanitarioa emateko prest dago Itsas Salbamendu Humanitarioa Gobernuz Kanpoko Erakundeak kudeatzen duen Aita Mari ontzia. Duela 20 egun eskatu zioten gobernu espainiarrari Mediterraneora joateko baimena baina erantzunik gabe jarraitzen dute.

Audio_placeholder

«Mediterraneora laguntza humanitarioa eramatea da gure helburua eta gogor jarraituko dugu»

Loading player...
Aita Mari ontzia.
Aita Mari ontzia.

Izaskun Arriaran Aita Mariko kidearen hitzetan «gaurko agerraldiarekin egiten ari garen lana ikustarazi nahi genuen eta gure helburua argi utzi». Laguntza humanitarioa eraman nahi dute Mediterraneoko irletara, batez ere Quiosera, bertan badutelako jada martxan errefuxiatuei osasun arreta eskeintzeko proiektu bat.

Gobernu espainiarrak, ordea, ez dio erantzunik eman oraindik Aita Mariri. Arriaranen esanetan Mediterraneoko egoera «oso larria da eta argi utzi nahi dugu gure helburua laguntza humanitarioa eramatea dela eta horretan gogor jarraituko dugula».

Jaurlaritza Logoa