Zuzenean

NAIZ IRRATIA

Katalunia: Urriaren lehenaren biharamuna

2017ko urriaren 1eko erreferenduma gogoratzeko ekimen ugari izan ziren atzo Katalunian. Prozesu hura sustatu zutenen aurka Espainiako Auzitegi Gorenak edozein egunetan argitara dezake ebazpena. Egoerari neurria hartzen saiatu gara Beñat Zalduarekin.

Audio_placeholder

Katalunia: Urriaren lehenaren biharamuna

Loading player...
Urriaren 1eko mobilizazioak Bartzelonan (Pau BARRENA / AFP)
Urriaren 1eko mobilizazioak Bartzelonan (Pau BARRENA / AFP)

Prozesua sustatu zutenen aurka Espainiako Auzitegi Gorenak ematekoa duen ebazpenaren mamua oso presente izan da 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren aldarrikapen ekimenetan. 

Zertan dira alderdi independentistak Katalunian? Eragile soberanistak? Herritarrak? Instituzioak? Beñat Zaldua lankidearekin aztertu ditugu urriaren 1eko ekitaldiak, bertan esanak, ikusiak eta galderak; bereziki, galderak, erantzunak baino gehiago oraingoz. 

Jaurlaritza Logoa