Zuzenean

Naiz Irratia

Itxaso Torregrosa (LAB Nafarroa): «Imanol Salinas espetxera joatearen zama kendu dugu»

21 hilabeteko kartzelalditik, 450 euroko isunera murriztu dio Nafarroako Auzitegiko lehen atalak Imanol Salinasi zigorra. LABeko kideari egitateen kalifikazioa nabarmen apaldu dio. 'La Sangiovesa' jatetxean egindako lan prekarietatearen kontrako protesta bat egiteagatik zigortu zuten.

Audio_placeholder

Itxaso Torregrosa (LAB Nafarroa): «Imanol Salinas espetxera joatearen zama kendu dugu»

Loading player...
Salinas, ezkerraldean, Itxaso Torregrosa eta Imanol Karrera LABeko kideekin batera.(LAB)
Salinas, ezkerraldean, Itxaso Torregrosa eta Imanol Karrera LABeko kideekin batera.(LAB)

Nafarroako Auzitegiko lehen atalak ontzat eman du neurri batean Auzitegi bereko laugarren aretoak Imanol Salinas sindikalistari ezarritako 21 hilabeteko espetxe zigorraren kontra LAB sindikatuak jarritako helegitea.

Egitateen kalifikazioa nabarmen apaldu du epai berriak eta 450 euroko isuna ezarri dio Imanol Salinasi. Honela bada, ez da espetxera joango. «Lasaitasun handia» izan da sindikatuarentzat epaia, hala baieztatu du Itxaso Torregrosak LABeko kideak.

Halaber, urriaren 10ean Imanol Salinas eta Jose Javier Oses epaituko dituzte Huerta de Peralta enpresaren atean furgoneta bat aparkatzeagatik: greban zeuden langileak legez kanpo ordezkatzea eta kanpotik ekarritako lehengaien sarrera «eragoztea» zen ekintza horren helburua.

Autoinkulpazio kanpaina baten hasiera iragarri du Torregrosak: «adierazteko Imanol Salinasek eta Jose Javier Osesek ez dutela errurik, eta hazten ari den prekaritatearen kontra ekintza sindikala inoiz baino beharrezkoagoa dela».

Epaitegiei borroka sindikala «ez jazartzeko» eskatu eta herritarrei dei egin die LAB sindikatuko kideak langileen defentsan antolatzen diren borroka guztietan «parte hartzeko».

 

Jaurlaritza Logoa