Zuzenean
Ez da gehiegi esatea argi gorria piztu zaiela Pirinioei. Adituek hori diote behin eta berriro. Klima aldaketak eragin negatiboak ditu Pirinioetan. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak hori baieztatu du, bederen. Txosten bat kaleratu dute, ehundik gora adituen azterketaren ondoren.
Andoni Arabaolaza kazetariak entzun ditu euren azalpenak. Klima aldaketak eragin negatibo asko dakartza berarekin. Hori dela eta, lurralde horiek egoera berrietara «egokitzera» lagundu behar direla uste du aipatu Behatokiak. Horregatik guztiagatik, lehenbailehen neurriak hartu behar dira, klima aldaketaren inguruko politikak garatuz.
1984.urtetik hona, mendilerroak dituen glaziarren erdia desagertu dira. Egun, 19 geratzen dira soilik, eta horiek ere atzera egiten ari dira nabarmen. Horrek, beste ekosistemetan ondorioak ditu.
Glaziarren desagerpenarekin eta tenperatura gorakadarekin, eskuragarri dagoen ura nabarmen murriztu du. Geroz eta izotz gutxiago egiten du neguan, eta batez ere, nekazaritzan izurriteak areagotzea dakar.