Zuzenean

Naiz Irratia

«Salda badagoelako» Jardunaldi Feministak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hitzordu garrantzitsua du azaroko lehen asteburuan, bosgarren Jardunaldi Feministak egingo baitira Durangon.

Audio_placeholder

«Salda badagoelako» Jardunaldi Feministak

Loading player...
Bilgune Feministak bosgarren Jardunaldi Feministak aurkeztu ditu Durangon. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Bilgune Feministak bosgarren Jardunaldi Feministak aurkeztu ditu Durangon. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Maiatzaren hasieran egin zuten Durangon arazoaren lehen egunetan egingo den Euskal Herriko Jardunaldi Feministen aurkezpen ofiziala. Lau hilabete geroago, egitarauaren aurrerapena plazaratu dute orain.

Garazi Goienetxe Diazek, antolakuntzan dabilenak, iadanik mila emakume baino gehiagok eman dutela izena aitortu digu. «Elkartu eta bide berriak diseinatzen jarraitzeko» hausnarketa gune bilakatuko da Durango, Goienetxeren esanetan. «Estrategia amankomunak eta erronka berriak, jendartea aldatzen doan neurrian» azaleratu nahi dituzte.

Hiru egunetan, bost ardatz nagusiren inguruan hausnartuko dute: mugimendu feministaren erraiak; bizitzak eta agendak ardigunean jartzea; indarkeriarik gabeko bizitzak; gorputzak, burujabetza eta deskolonialitatea; eta sexualitatea. 87 proposamen jaso dituzte jardunaldietan lantzeko. Horiei erantzun, baieztatu eta egitaraua itxiko dute aurki antolatzaileek.

Oraino izena eman ez duenak badu aukera urriak 7 bitarte, baina ahalik eta azkarren egiteko eskatu du Goienetxek.

 

 

Jaurlaritza Logoa