Zuzenean

Naiz Irratia

Mikel Markez x 3

Audio_placeholder

Mikel Markez x 3

Loading player...

Hemen Mikel Markez abeslariaren «Beste Bat» saioaren hirugarren alea. Kelly familia, Gozategi, Luis Irigarai, Imanol Lartzabal, Noka, Josu Goikoetxea, Erramun Martikorena...izan dira hirugarren saio honetako protagonistak. Eta aurreko aleetan bezala, aste honetako saioan ere pasarte bitxirik ez da faltako. 

The Kelly Family taldea 9 anai-arrebek osatu izan dute generazio ezberdinetan. Familia bidaiaria izaki, herrialde ezberdinetan jaioak dira, Euskal Herrian ere. Arrakasta handia izan zuten, pentsa, 20 milioi diskotik gora saldu dituzte, eta kalean zein estadio handitan kantatu dute.

Maite Itoitz sopranoarekin dago ezkonduta John Kelly semeetako bat. Alemaniako telebista saio batetik berreskuratu du Mikel Markezek Mikel Laboaren «Hegoak» kantuaren bertsioa. The Kelly Familyk abestutako «Agur Jaunak» kantua ere entzun dugu, eta baita honen inguruko istorio misteriotsuaren berri izan ere: Parisko Notre Dam katedral parean «Agur Jaunak» abesten ari zirelarik gizon misteriotsu bat hurbildu baitzen....gerora jakingo zuten rock izar bat zela kantuarekin txundituta geratu zen gizon hura. 

Euskal kantuak abesten dituzten nazioarteko beste talde batzuk ere ezagutu ditugu Mikel Markez x 3 saio honetan. 

 

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa