Naiz Irratia|28/02/2020

Ana Ollo, Nafarroako gobernuko herritarrekiko harremanetarako kontseilaria NAIZ Irratian izan da eta aurrekontuen onarpenaren balorazioa egin du Informazioaren Haria.

Loading player...
Telmo Trenor|28/02/2020

Aste honetako ∫ateliteak saioa 'RRUCCULLA' bizkaitarraren musikarekin hasi dugu, bere 'Pétalo  Aluminio' izeneko kantu berriarekin, hain zuzen ere.

Loading player...
Maite Bidarte|28/02/2020

Egutegiari orrialde bat kentzeak eta berria estreinatzeak Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioan berrikuntza datorrela esan nahi du: lekuko aldaketa.  Abuztuan abiatutako abentura honek ez du etentik, eta prest dago martxoko laukotea: Serpiente, Aguxtin Alkhat, La pulga & Ruben Sanchez eta Occhi di Farfalla. 

Loading player...
Naiz Irratia|27/02/2020

Euskal Herriko Karta Sozialeko kideek kontzentrazioa egin dute ostegun honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean bertan 2020ko aurrekontuak eztabaidatzen ari ziren unean. Erreforma fiskal sakona eta benetako politika sozialak ezartzea aldarrikatu dute. Kartako kide Imanol Karrera izan da Naiz Irratian.

Loading player...
Naiz Irratia|27/02/2020

Errigorak kanpaina berria aurkeztu du. Txaber Larreategi herri ekimeneko kidea da eta NAIZ Irratian nabarmendu du ekimenak elikadura burujabetza eta euskararen sustapena dituela xede. Josu Iturri ekoizlea eta Xabier Iragorri boluntarioa ere izan dira Informazioaren Harian.

Loading player...
Naiz Irratia |27/02/2020

 

Loading player...
Naiz Irratia|27/02/2020

40 Minutu Rock jaialdiko lagunak izan ditugu bidelagun asteazkeneko 'Musikharia' saioan. Gurekin izan dira Aritz Maldonado eta Anes Baños antolatzaileetako bi. Hitz egin dugu Iheskide taldeko Gaizka 'Tronpi'-rekin, preso ohia eta jaialdiko bolondresa da, eta Skakeitan zein Tximeleta taldeko kideekin. Azken hauek, hamaika elkartasun jaialditan parte hartu eta gero, aurten errango diote agur oholtzari. Jaso ditugu entzuleen makina bat mezu, milesker denei, eta zorionak '40 Minutu Rock' era joateko sarrerak irabazi dituzuenei!

Loading player...
ANE GARCIA|27/02/2020

 

Loading player...
naiz irratia|26/02/2020

Sahara Maratoiak 20 urte bete ditu, Hamadako basamortuan egin berri da lasterketa solidario hau. Euskal Herritik ere talde bat izan da errefuxiatuen kanpalekuetan elkartasun ekimen honetan parte hartzen, tartean Ainhoa Lendinez elgoibartarra. 

Loading player...
Naiz Irratia|26/02/2020

Gipuzkoako helduen egoitzeko langileek 226. eguna beteko dute gaur greban. Luze doa protestaldia, eta momentuz ez du bideratuko den itxurarik. Sindikatuak, momentuz, martxoaren 8ra arteko mobilizazioak iragarri dituzte. Egoiliarren senideek, euren aldetik, ADEGIren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute patrolanalen inplikazioa eskatzeko. Horri buruz aritu da Nekane Saenz de Cabezon egoiliar baten senidea Naiz Irratian.  

Loading player...
Página 110/ 164
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia