Naiz Irratia|07/08/2020

Pandemia batean erdian aurkituko ez bagina, Donostiako Aste Nagusia lehertzear legoke. Aurten ez da hala izango, noski, baina Donostiako Piratek manifestazioa eta jai eguna antolatu dituzte, Udalaren «oztopoak» gainditu ostean.

Loading player...
Ion Garate|06/08/2020

Gasteizko Legebiltzarrean estreinatu berri den EAJko Itxaso Berrojalbiz parlamentari izateak eragin dion sentsazioaz eta legealdirako aurreikusten dituen erronka nagusiez aritu da Naiz Irratian.

Loading player...
Naiz Irratia|06/08/2020

Pandemiak zahar egoitzetan izan dituen ondorioez hitz egiteko Irailaren 7an fiskaltzarekin elkartuko direla baieztatu du Naiz Irratian Jon Fanok.

Loading player...
Naiz Irratia|05/08/2020

Gasteizko Legebiltzarrak 12. legealdia abiaraztearekin batera, hainbat dira parlamentari karguan estreinatu diren lagunak. Tartean, EH Bilduko Ikoitz Arrese. Legealdiari begira jarri gara berarekin Naiz Irratian.

Loading player...
Maite Bidarte|03/08/2020

Ia 50 musikarik hartu dute parte Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioetako lehen denboraldian.  Aste honetan, 'Beste Bat' saioko bigarren denboraldiari emango zaio hasiera G.A.Z Limbo, Elizagoien ahizpak, Kaleko Urdangak, Physis versus Nomos eta Skabidean taldeekin.

 

Loading player...
Oihana Azkue|02/08/2020

Mende laurdena bete du Mendabiako Euskara Taldeak 2020an, eta behar den bezala ospatzeko 'Ero egon' kantua zabaldu dute, bideoklip eta guzti. 'The Phailons' taldeak sortu du kantua. Notxok eman digu honen berrik 'The Phailons' taldeko baxu jolea eta Mendabiako Euskara Taldeko kidea. 

Loading player...
Oihana Azkue|02/08/2020

Eguzki talde Ekologistako kideek ez dute atsedenerako astirik. Nahi baino fronte gehiago dituzte zabalik, eta guztietan errepikatzen den fenomenoa da administrazioaren aldetik jasotzen den jarrera epela, gardentasunik gabea sarritan informazioa ezkutatuz. Hitz egin dugu Gorbeiako pistetaz, Pasaiako suteen aferaz, eta Azpeitiko Lasao ibaiaz. 

Loading player...
Oihana Azkue|01/08/2020

Koldo Otaegik aurkeztuko lau saio berezi gidatuko ditu. Saio bakoitzean bere garaian mugarri izandako disko bat aztertuko da, lehenengoa R.I.P taldearen ˝No te muevas˝ diskoari buruzkoa izango da, eta abuztuaren 6an izango da ikusgai gaueko 21:00etan.

Loading player...
Oihana Azkue|01/08/2020

Gipuzkoako ENBAk ohartarazi duenez, aurtengo udan nabarmen igo da mendi irteerak egiteko joera. Horrek, zenbait tirabira ekarri ditu baserritar eta mendizale zenbaiten artean. Errespetuz eta arduraz jokatzeko eskatzen dute baserritarrek. Gipuzkoako ENBAko koordinatzailea, Xabier Iraola izan da Asteburko Harian.

Loading player...
Oihana Azkue|01/08/2020

Beroa izan da aste honetan ahoz-aho ibili dugun gaietariko bat. Iker Ibarluzeak, bero boladak zer diren argitu digu, zein baldintza bete behar diren bero-bolada batean gaudela baieztatzeko.

Loading player...
Página 1/ 73
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia