Asier ERRASTI|20/09/2020

Ainhoa Azkue streamer euskaldunak sinadura-bilketa bat jarri du martxa, Twitch plataforma ezagunari euskara hizkuntzen zerrendara gehitzea eskatzeko. Horrek euskarazko edukiak sortzea ahalbidetuko luke, euskal komunitate bat osatzearekin batera.

Loading player...
Ion GARATE|18/09/2020

Duela gutxi Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileek egin zuten bezala, Bilboko Herri Kroseko arduradunek ere, azaroaren 15erako aurreikusita zuten 33. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. NAIZ irratian izan dugu Gaizka Benguria BHKko laguntzailea. Erabakia, «parte-hartzaileen segurtasuna ziurtatu ezin delako» hartu dutela aitortu du.

Loading player...
NAIZ Irratia|18/09/2020
Loading player...
Ion T. BARRENA|17/09/2020

«Jendearen gehiengoa babestuko duten politikak» nahi ditu Mertxe Aizpuruak (EH Bildu) Espainiako Gobernuaren aurrekontu berrietan. «Sintonia ona» topatu du Pablo Iglesiasekin egindako lehen bileran, Carmen Calvorekin heldu den astean dute hitzordua independentistek. Traszendentzia handia ematen die kontu hauei, presoak eta lurralde arazoa aipatu ostean «orain du gobernuak aukera arazo hauek soluziobidean jartzeko», dio Aizpuruak. 

Loading player...
Ion GARATE|16/09/2020

Patinaian, aurreko asteburuan jokatu zen Nafarroako Txapelketa eta irailaren 26 eta 27an Espainiako Txapelketa jokatuko da Iruñean. Nafarroako Txapelketan bigarren postua lortu zuena Aitor Vacas Tolosako Irristaka Taldeko patinatzailea izan zen, hemendik bi astetara Espainiako Txapelketan bertan parte hartuko duena. NAIZ irratian izan da eta lehiara «ilusio guztiarekin» aterako dela baieztatu du.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|16/09/2020
Loading player...
Ion T.Barrena / Ainara Rodriguez|16/09/2020

Egoerak bere gordinean argi izpi bat eraman du asteazken honetan Lesbos uhartera. Gaurtik martxan izango dira berriz ere Zaporeak elkarteko suak, azken egunetan koronabirus kasu bat tarteko itxita egon ostean. Hori bai, sukaldea ez da une batean ere geldirik egon Malen Garmendia Zaporeak elkarteko Lesbosko koordinatzaileak NAIZ Irratian azaldu duenez.

Loading player...
Ainara Rodriguez|15/09/2020

Egoera «onartezin» baten erdian daudela ziurtatu du Nagore Iturrioz STEILASeko ordezkariak Naiz Irratian. Lakuak irakasle berriak kontratatzeko asmoa iragarri duen arren, «horiek ez dira inon ageri» salatu du. «Ez ohiko egoera honek ez ohiko baliabideak» eskatzen dituela gaineratu du. 

Loading player...
Ion T.Barrena / Ainara Rodriguez|15/09/2020

«Zoritxarrez badakigu herri honetan Hezkuntzak ez duela garrantzirik izango harik eta mendietan zulatutako hormigoizko eskolak egiten diren arte». Gogor mintzatu da Informazioaren Harian Jokin Zubiria LABeko ordezkaria astearte honetako grebaren lehen orduetan. Jarraipenaren datuen zain, protestek arrakasta handia izango dutela ziurtatu du, batez ere pandemiak gogorren astindu duen zonaldeetan.  

Loading player...
NAIZ Irratia|15/09/2020

Bilboko Atxurin, Gasteizen, Santurtzin edo Donostian, denetan errepikatzen da ikasturte hasierarekiko kezka. NAIZ Irratian izan diren hezkuntza komunitateko kide denek nabarmendu dute informazio eta aurreikuspen falta Hezkuntza sailaren aldetik. Eta iragarritako 1.000 irakasleen errefortzu hori? Ez da euren arrastorik. 

Loading player...
Página 1/ 81
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia