Naiz Irratia|19/11/2019

Dispertsio politikak haur motxiladunen eskolaratzean duen eragina aztertu eta, haurren eskubideak defendatu nahian, motxiladun umeen unitate didaktikoa aurkeztu du Sarek. Esti Amenabarro, gida didaktikoaren egileetako batek eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
Naiz Irratia|19/11/2019

‘Gutun mezulariak’ izenburupean ekitaldia egingo du Etxeratek, larunbat honetan, Gernikan. Urtzi Errazkin bozeramailearen hitzetan «dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza eta salbuespenezko politikari amaiera emateko premia» izango dira aldarri nagusiak.

Loading player...
Naiz Irratia|19/11/2019

Irregulartasunak salatu ditu ESK sindikatuak Osakidetzako lan eskaintza publikoko beste bi espezialitatetan. Neurofisiologian eta Neurokirurgian ere filtrazioak izan direla salatu dute. Lorena Ramos, ESK sindikatuko ordezkariak azaldu digu.

Loading player...
Naiz Irratia|18/11/2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalista da Agin Laburu. Arrasateko finalaurreko saioa irabazi du astigarragarrak eta zuzeneko txartela eskuratu du. Oiartzungo eta Tolosako irabazleez gain, puntu gehien lortuko dituztenek osatuko dute abenduaren 18ko finaleko zortzikotea. Laburu pozik mintzatu zaigu Arrasaten egindako saioaren biharamunean.

Loading player...
Naiz Irratia|15/11/2019

Bolivian gertatu dena «estatu kolpea» dela uste dute salaketa egitera deitu duten euskal eragileek. Indigenen kontrako errepresioa gelditu eta Evo Morales babestu dute. Herritarrei kalera ateratzeko deia egin eta boliviarren burujabetza errespetatzeko eskatu dute.

Loading player...
Naiz Irratia|15/11/2019

 Kalera aterako dira pentsionistek deituta bihar Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran. Erakundeek «ekintzetara» pasa behar dutela pentsioen alorrean uste dute eta boterean bata edo bestea egon, sistema pubikoa «legez ziurtatu» behar dutela. Ana Mezo, Oneka plataformako kidea.

Loading player...
Naiz Irratia|15/11/2019

Finalaurreko fasean sartuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa igande honetan Arrasaten. Orotara, hemezortzi bertsolari ariko dira lehian. Igande honetan, azaroaren 24an eta abeduaren 1ean egingo diren saioetan erabakiko da abenduaren 14an, Ilunben nor arituko den bertsotan. Finalaurreko guztiak zuzenean entzun ahalko dira Naiz Irratian. Orain arteko saioetan ikusi eta entzun dutenaz aritu dira Amagoia Mujika eta Maider Iantzi lankideak.

Loading player...
Naiz Irratia|14/11/2019

Datorren astean ospatuko da III. Sagardo Foruma. Azaroaren 21etik 25era mundu osoko adituak bilduko dira Hernanin, Oronan, eta Donostian, Kursaalean. Sagardoaren Lurraldea erakundeko Oihana Gaincerainen esanetan helburua sektoreari hausnarketarako espazio bat eskeintzea da, baita nazioartean egiten diren produktuak ezagutzea ere.

Loading player...
Naiz Irratia|14/11/2019

Mexikoko nawat hizkuntza komunitatean, Puebla estatuko Tosepan kooperatiba lantaldean, hizkuntza plana garatzen laguntzen dihardute Garabidek eta Emunek. Behin diagnostikoa eta diseinua eginda, planaren ebaluazioa eta espazio ezberdinen formazioa ematen ari dira lekuan bertan.

Loading player...
Naiz Irratia|14/11/2019

Azaroaren 28tik abenduaren 19ra bitarte zortzi greba egun erregistratu dituzte Bizkaiko Metalgintzako sindikatuek. Negoziazioak errazteko proposamen berri bat egin zuten sindikatuek, baina «FVEMek proposatutako puntuak ez onartzeko aitzakiak jartzen dituzte», errefusatu du Iratxe Azkuek, LABeko Industria Federazioko kideak.

Loading player...
Página 1/ 12
FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia