IRRATIA

Mentza_ x 4

Popa, soula, funka eta rockaren inguruko abestiak elkartu ditu Mentza_k bere azken saioan. Marvin Gaye, The National, No Doubt, Lana Del Rey eta Bon Iver bezalako artisten lanekin osatutako hautaketa anitza izan da.

Beste Bat Mentza_ (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Poparen eta inguruko musika-estiloen aniztasunari eskaini dio Mentza_k bere laugarren eta azken 'Beste Bat' saioa. Aurreko asteetako elektronika, musika akustikoa eta jazzaren ostean, oraingoan soula, funka, rocka eta bestelako proposamenak elkartu ditu, bere gustu eta erreferentzia musikaletatik abiatuta.

Oro har, giro lasaiagoko abestiak izan dira nagusi, nahiz eta erritmo biziagoek eta bestelako soinuek ere izan duten lekua. Gregory Alan Isakov, Morphine, Herman Dune, Tower of Power, Antony and the Johnsons, Marvin Gaye eta Paul Simon bezalako artisten lanak uztartu ditu No Doubt, Lana Del Rey, Faith No More eta Bon Iverren musikarekin. Rockaren alderik gogorrena alde batera utzita, estilo ezberdinetako doinuak ezagutzeko aukera eskaini duen hautaketarekin amaitu du Mentza_k bere lau saioen ibilbidea.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Gregory Alan Isakov — Berth
Morphine — Honey White
Herman Dune — My Home Is Nowhere Without You
Tower of Power — What Is Hip
Antony & The Johnsons — Kiss My Name
The National — I Need My Girl
Marvin Gaye — What's Happening Brother
Paul Simon — Stranger To Stranger
No Doubt — Hella Good
Lana Del Rey — Candy Necklace
Faith No More — Star A.D.
Bon Iver — Skinny Love